
Maskarak egiteko boluntario askok bat egin du udalaren deialdiagaz; izen ematea eten egin dute beharrizan gehiago eduki arte.

Herriko hainbat musikarik zapatu arratsaldean emango dute kontzertua. 18:30etik aurrera, gailuetako pantailak bat-bateko kontzertu areto bihurtuko dira.

Akordioa lau egunetarako sinatu dute, baina egoera luzatuz gero ere, baldintza berak mantenduko lituzte. ERTEak, besteak beste, ez dio eragingo aparteko soldatari ezta oporrei ere. Sindikatuek salatu dutenez, ERTEa langileen osasuna bermatze aldera barik, ekoizpenak behartuta hartu da.

Hotel, ostatu, aterpetxe, landetxe eta apartametu turistikoak ixtea iragarri zuen Pedro Sanchez Espainiako presidenteak aurreko astean. Bertoko bi testigantza jaso ditu HITZAk.

Erabiltzaile gehien dituzten tokiek izango dute lehentasuna. Ura eta sodio hipokloritoa nahasiz egingo dute desinfektatzea.

3D inprimagailuen bitartez ari dira biserak egiten. Hainbat herritar ere maskarak egiten hasi dira.

Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzendutako diru saila da handiena; 586 milioi euro bideratuko dituzte helburu horretara.