
Zapatuan Mutrikuko kai-muturren batu ziren herritarrak, Palestinaren aldeko elkartasun argazkia ateratzeko.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehen buelta amaituta,. Xabat Galletebeitia eta Aissa Intxausti bertsolari lekeitiarrak sailkatu dira bigarren bueltara. Intxausti zapatuan (azaroak 15) Bermeoko saioan ariko da, eta Galletebeitia azaroaren 22ko Markina-Xemeingoan.

Demokrazia zaintzeko, eskubideak zaintzeko aldarria zabaldu dute Mutrikuko Oroimen Egunean.

Bestalde, Behi-esne pasteurizatua kategorian, Berriatuko Txikiñena saritu dute.

Euskal Herriko II. Hika Topaketan murgilduta dabiltza gaur, Markina-Xemeinen. Besteak beste, komunitatea saretzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu dute hikalariek.

Ondarroako Aurrera Kukaña Taldeko kidea da Kevinth Cardona Patiño (Ondarroa, 2001), eta iaz Euskal Herriko I. Kukaña Txapelketa irabazi zuen. Kukaña Taldeko kideekin batera, urtero antolatzen du Euskal Herriko Txapelketa, gero eta oztopo gehiagogaz. Kirol horren aldeko militantea da: "Ezin dugu onartu gure herriaren ondarearen zati bat galtzea".

Hiru Haundiak lasterketan parte hartu du lehenengoz Josu Juaristi Urrutibeaskoa amorotarrak, eta 18 orduz azpitik lortu du 101 kilometroko erronka fisiko eta mentalari aurre egitea. Diziplina, motibazioa eta mendiarekiko pasioagaz batera, Juaristirentzat ingurukoen babesa ezinbestekoa izan da aurrera egiteko.

69 bolarik parte hartu dute laugarren jardunaldian, eta Astigarrak sei txirlo bota ditu. Atzetik Ganix Rodriguez (Asolaberri) eta Oier Txurruka (MX3T) geratu dira, beste seina txirlogaz.

Zapatuan [azaroak 14] egingo dute lehen saioa eta hilaren 21ean bigarrena, biak ala biak Txitxintokian.

Aiako Urdaneta auzoan jokatu da txapelketa, eta Goitiak 88 jasoaldirekin irabazi du txapela. Hirugarren postuan Ugaitz Orbegozo mutrikuarra geratu da.

Bisita teknikoa egin dute Gaztela eta Leonera, enpresa-sarea indartu eta sinergiak identifikatzeko asmoz.

Eskafandra 2024ko udaberrian sortu zen taldea da, Joseba Iturraspe eta Raimundo El Canastero taldeko Iban Martin lekeitiarren elkarlanaren harira.

Domekan [azaroak 9] egingo dute, urriaren 26an eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten ostean.