Bestelakoak

Nahia Quincoces, Euskal Herriko txapeldun

Nahia Quincoces Mendexako eskiatzaileak distira egin du Erronkariko Pirinioetan, haize zakarrak eta baldintza gogorrek markatutako proban Euskal Herriko Txapelketa irabazita.

Aulesti
Santa Ageda

Kolpez kolpe, lurra esnatzen

Oles eginez esnatu dira gaur Berriatua, Mutriku eta Ziortza-Bolibar. Santa eskean ibili dira herritarrak, auzoz auzo.

Eguzkik salatu du Bizkaia dela Euskal Herriko mendi artifizializatuenak dituen lurraldea

Talde ekologistak ohartarazi du Bizkaiko Mendiei buruzko Foru Arauaren Proiektuak ingurumen-kalteak diru publikoz finantzatzea eta udal eskumenak ahultzea ahalbidetzen duela.

Liztor asiarrak

Liztor asiarra kontrolatzeko tranpak jartzeko garaia iritsi da

Udalek dei egiten dute Vespa velutinaren aurka eta bertoko erlearen alde borrokatzeko.

Atleta

Xabat Oar-Arteta: "Markak hobetzea dut helburu nagusi, dominak lortzea baino gehiago"

Xabat Oar-Arteta aulestiko atletak urrezko domina irabazi du luzera jauzian eta brontzezkoa 60 metro hesietan Euskadiko Txapelketan. Jada, hurrengoko txapelketetan jarria du begirada.

Europako legediaren "ondorio larrien kezkaz"

Hands Off Nature koalizioak herritarren babesa eskatu du, Europako Batzordeak bultzatutako zortzigarren omnibus paketearen neurriek ur ekosistemen babeserako "atzerapauso larriak" ekarriko dituztelako.

Jaitz Lersundi eta Luana Burgoa mazona ondarrutarrak

Euskal Federazioagaz zilarrezko domina eskuratu dute

Jaitz Lersundi eta Luana Burgoa amazona ondarrutarrek Cadizen jokatu den Espainiako gazteen zaldi jauzi txapelketan parte hartu dute lehenengoz, Euskal Federazioko ordezkari modura.

Eskafandra taldea

Eskafandra taldeak bere lehen diskoa aurkeztu du

Joseba Iturraspe McOnak taldeko musikari lekeitiarraren azken lana da.

Etxebarriko udaletxea

Etxebarritarrek 2026ko egutegiko argazkiak aukeratu ditzakete

49 argazki zahar bildu dituzte Etxebarriko Udalak eta Parekidetasun Batzordeak. Argazkiok ikusgai egongo dira udaletxeko aretoan hilabete guztian, eta parte hartzaile bakoitzak bost argazki aukeratu ahalko ditu.

Sukaldaritza jardunaldia egin dute Markina-Xemeinen. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak.

Eguaztenean amaitzen da Gabonetarako sukaldaritza tailerrean parte hartzeko izen ematea

Hemen Be Bai merkataritza elkarteak antolatutako tailerra domekan [urriak 12] izango da, 17:30ean, Arretxinagako sukaldean.

Markina-Xemeingo hiri arkeologia ezagutzeko bisita gidatua

Hainbat herritarrek Markina-Xemeingo hirigune historikoa ezagutu dute

Ondare Babesaren bigarren bisita gidatua urriaren 18an egingo duten arren, toki guztiak beteta daude.

Nortasun agiria eta pasaportea tramitatzeko bulegoa egongo da Markina-Xemeinen

Azaroaren 3an egongo da bulegoa. Hitzordua hartu behar da urriaren 24a baino lehen.

'Titu, ba!' Markina-Xemein
Kitto Merkatari Elkarteak eta Lekeitioko Udalak hitzarmena berritu dute. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Berritasunekin dator ‘Lekitto Bonoa’ kanpaina

Azaroaren 4ra arte bezeroek 10 euro ordainduta 15 euro gastatzeko aukera izango dute.

Gehiago