Bestelakoak

Txapel bi teilatu berberean

Lur Lejardik eta Maia Goikoetxeak emakumezkoen Jai Alai Ligako lehen txapelketa irabazi dute: Berriatuko Master Seriesa. Gizonezkoen finalak Aritz Erkiagaren eta Aratz Goikoetxearen aldera jo du.

13/13 auzia

Arantza Zuluetari babesa erakutsi diote lekeitiarrek

Euskal Herrian bakearen, bizikidetzaren eta agertoki demokratikoaren alde euskal eragile gehienak egiten ari diren bidea nabarmenduz, gatazka politikoari zein preso politikoen aferari irtenbide demokratikoa emateko ordua dela berretsi dute Lekeition.

Venezuela

"Venezuelak soilik har ditzake Venezuelaren inguruko erabakiak"

Venezuelari babesa adierazteagaz batera, burujabetzaren bidea jorratzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu zuten atzo arratsaldean, Ziortza-Bolibarren. Besteren artean, Venezuelako Bolibartar Errepublikak Bilbon duen kontsulatuko buru Glenna del Valle Cabello egon zen bertan.

Pilar Arrieta eta Kaiet Bengoetxea

"Balioak era goxo batean lantzeko tresna sortzea izan da helburua"

Pilar Arrieta idazleak eta Kaiet Bengoetxea marrazkilariak ‘Tete eta Tabi, gure lagun txikiak’ umeentzako liburua kaleratu dute, inklusioa eta enpatia bezalako balioak ardatz hartuta.

Zerutxu Dantza Taldeko kideetako batzuk, Euskal Diasporaren Egunean Markina-Xemeingo Uni frontoian

Zerutxu Dantza Taldeak dantzaz eta ospakizunez beteko du herria taldearen 60. urteurrena ospatzeko

Urtarrilaren 17an dantza solte ikastaroarekin ekingo diete urteurreneko ospakizunei, eta ez dute etenik izango urtea amaitu arte. Besteren artean, otsailaren 28an Markina-Xemeingo dibertimendua egingo dute.

50 urte bete ditu Xemein Abesbatzak

Xemeingo Ahotsak musika zikloarekin emango diote hasiera Xemein Abesbatzaren 50. urteurrenari

Zapatuan [urtarrilak 10] Oskarbiren kontzertuarekin hasiko dute zikloa eta martxoan amaituko dute, Kantika koralarekin; sarrerak salgai daude. 2026an, besteren artean, Xemeingo Gaua, Xemeingo Eguna eta erakusketa bat antolatuko dituzte.

Lau antzerki labur hartuko ditu Lekeitioko Ikusgarri zine aretoak

'Laburtxuak' antzerki laburren emanaldia egongo da Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan, otsailaren 6an. Sarrerak salgai daude jada.

Gehiago