
Zubi Zaharrean batu ziren atzo [uztailak 14] ondarrutarrak, euskal selekzioarek ofizialtasuna eskatzeko.

Urriaren 10ean ospatuko dute Urriko Azoka Nagusia Markina-Xemeinen. Horretarako, ekoizle, artisau eta txosnek uztailaren 20tik 29ra eman beharko dute izena.

Joan den hilabetean zahartzaro aktiboari buruzko formakuntzak egin dituzte 20 lagun inguruk Ondarroan. Saioen balorazio "oso positiboa" egin dute.

Zapatuan [uztailak 18] 09:30ean Gerrikaitzeko aparkalekuan batuko dira ekimenean parte hartuko duten herritarrak.

Uztailaren 10etik 13ra egon zen Ondarroan MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa, eta eguenera [uztailak 16] arte egongo da Mutrikun.

Maila goreneko estropadak eskaini dituzte Eusko Label, ETE eta KAE 2 ligetako eskifaiek. Castroko olatu artean, Lekeitioko uretan eta Orion eta Camargon aritu dira etxeko taldeak joan den asteburuan [uztailak 11 eta 12].

San Kristobal jaiak ospatu dituzte asteburuan Lea-Artibaiko hainbat herritan.

Eibarko Urbat taldeak waterpolo ikuskizuna eskiniko du zapatu arratsaldean [uztialak 18], kukaña eremuan.

Espainiako Txapelketan final bi jokatu ditu Ondarruko Igeri Taldeko igerilariak: 100 eta 200 metro bizkarrez. Lehenengoan, bosgarren postua lortu du, eta bigarrenean, laugarrena.

275 igerilari aritu dira Ondarroako 39. Itsas Zeharkaldiko bi distantzietan.

Domekara arte [uztailak 19], galdetegi baten bitartez adierazi beharko dute lekeitiarrek txupinazoa nork botatzea nahiko luketen.

Erandioko lehiaren ostean, 580 kiloetako mistoen finala jokatuko dute zapatuan [uztailak 27], Asuan.

Hamaika ekimen antolatu behar dituzte Ispasterren ospakizunetarako, eta jai batzordekoak laguntzaile bila ari dira.