Bestelakoak

Eskualdeko birziklatze tasa handitzea, "ezinbestekoa"

Lea-Artibai eta Lea Ibarrako Mankomunitateek azaldu dute birziklatze tasa %43koa dela, eta "urrun" dagoela Europatik 2030erako ezarritako %60ko helburutik. Hori aldatu ezean, hondakinen kudeaketarako herritarrek ordaindu beharreko tasak handiagoak izango dira, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Milaka herritarren arnasa, burujabetzaren haize errota hauspotzeko

Gure Eskuk deituta, milaka eta milaka lagun elkartu ziren zapatuan [ekainak 7] Bilbon, 'Herri Libre Bat. Euskal Herriak Erabaki' lelopean, "hitzetatik erabakietara pasatzeko unea" dela aldarrikatzeko.

Euskal Selekzioa eta Espainia, txapeldun

Euskal Selekzioak eta Espainiak irabazi dute Nazioen Liga, gizonezkoen eta emakumezkoen finaletan gailenduta. Jendetza bildu du munduko selekzio puntakoenen txapelketak, Jai Alain.

Tolosaldea eta Orio gailendu dira Euskadiko Txapelketan, Bermeon

Tolosaldearen atzetik, emakumezkoetan, ondarrutarrak seigarrenak izan ziren, irabazlearengatik 50 segundora. Gizonezkoetan, aldiz, zazpigarren sailkatu ziren lekeitiarrak.

Ingurumen Asteburua Ziortza-Bolibarren

Pausuz pausu, trantsizio ekosozialerantz

Ziortza-Bolibarren Ingurumen Asteburua ospatu dute. Markola errekaren garbiketan bi talde aritu ziren lanean, eta "ondo" baloratu dute. Eskualdeko ekoizleen azoka ere ondo joan da.

Bizkaiko Nagusien Eguna hartu du Markina-Xemeinek

Bizkaiko nagusien elkargunea izan da Markina-Xemein

Bizkaiko Nagusien Eguna ari dira ospatzen gaur [ekainak 8] Markina-Xemeinen. Erakundeetako ordezkariek zahartze aktiboan aurrerapausuak ematen jarraitzeko deia zabaldu dute. Eguna dantzaldiagaz amaituko dute.

42. Umeen Euskal Jaia ospatu du Mutrikun Gure Ametsa Dantza taldeak

Mutrikuko kaleak hartu dituzte dantzari txikiek

42. Umeen Euskal Jaia ospatzen ari da gaur [ekainak 7] Gure Ametsa Dantza taldea. Aurtengoan, Zarauzko Jalgi Dantza Taldea gonbidatu dute jaian parte hartzera. Guztira 140 lagun inguru elkartu ditu jaiak.

bakardadea

Bakardadea izango dute hizpide Etxebarrian eta Berriatuan

Lea-Artibai Mankomunitateak nahigabeko bakardadeari buruzko solasaldiak antolatu ditu.

Irailaren 15ean egingo dute Ispasterko mendi martxa

Parte hartu nahi dutenek irailaren 9a dute izena emateko azken eguna.

ipurbeltz antzerkia

'Ipurbeltz' antzezlana aurkeztuko dute Markina-Xemeinen

Zapatuan [irailak 7] 18:30ean antzeztuko dute, Arkupe aurrean. Euria egingo balu, Plazaberripean egingo dute emanaldia.

Trikitixa eta pandero ikastaroa antolatu dute Ispasterren

Astelehenean [irailak 2] amaituko da izena emateko epea udaletxean.

Giro "ederrean" igaro zen Indiano Eguna Lekeition

200 lagun inguru batu ziren iluntzeko topaketetan. Antolatzaileek balorazio "ona" egin dute eta datorren urteko Indiano Egunean jarri dute begirada.

Zapatuan lehiatuko da Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera

Estropada Ondarroako badian egingo da, 18:15ean. Portua zabalik egongo da bertaratzen direnentzako.

Odola emoteko autobusa.

Odola emateko aukera egongo da Lekeition eta Mutrikun datorren asteburuan

Abuztuaren 23an [barikua] eta 24an [zapatua] Lekeition egongo da odola emateko autobusa eta abuztuaren 23an [barikua] Mutrikuko anbulategian egingo da odol ateraldia.

Gehiago