
350 herritar inguru elkartuko dira zapatuan [azaroak 30] frontoiko bazkarian. Leire Gomez ondarrutarrak kontzertu “berezia” eskainiko du barikuan [azaroak 29].

Hamahiru urteren ostean, 'Kantatzen duen herria gara' diskoa kaleratu du Patxi Saiz musikariak.

Ager Solabarrietak eta Maite Badiolak urrezko domina bana lortu dute, zutik eta etzanda, Espainiako Txapelketan. Azken urteotan domina biak aldi berean irabazi dituzten bakarra da tiratzaile eta laguntzaile ondarrutarrak.

Aulestiko III. Gabon Azoka ospatuko dute zapatuan [abenduak 30], 10:00etatik 14:00etara.

Eñaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek Ludovic Ladutxe eta Mikel Mantzisidor 2 eta 1 garaituta lortu dute Eusko Label Winter Seriesen finalaurrekoetarako sailkapena. Hurrengo astelehenean (abenduak 2), Johan Sorozabalek eta Unai Lekerikabeaskoak Thomas Urrutiaren eta Thibault Basqueren aurka jokatuko dute.

Abenduaren 2ra arte 38 panelez osatutako erakusketa ikusteko aukera egongo da Bizenta Mogel parkean. Artean haurtzaroa zelan irudikatzen den ikusi daiteke bertan.

Gabonetako argiak beranduago pizteko eskaera egin dio talde ekologistak Lea-Artibaiko Amankomunazgoari; abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra, gutxi gorabehera.

Herriko lehenengo gizonezkoa Jon Patxi Aldaolea izan da; lehenengo emakumearen saria, aldiz, ezin izan dute eman, ez delako herriko emakumezko parte hartzailerik egon.

Zapatuan [uztailak 8] XIII. Duatloi Txikia eta krosa lehiatuko dute adin guztietako korrikalariek.

Domekan [uztailak 9] 19:30ean lehiatuko dute sei parte hartzailek. Horrez gain, aizkolariak ere egongo dira.

Uztailaren 13an egongo da horretarako aukera. Lau puntu zehaztu dituzte herrian.

Aurten ere, ‘Busti Zaitez’ kanpainak inguruko hondartza eta igerilekuak aldarrikapenez beteko ditu, Esklerosi Anizkoitzaren kausa eta sendabidea ikertu daitezen eskatzeko

Barikuan 22:00etan [uztailak 7] Karmengo Elizan azken hilabeteetan egindako lanaren emaitza erakutsiko dute.

Uztailaren 11n hasi eta abuztuaren 27ra arte sei erakusketaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Durango Kirol Taldeko atletak bigarren postua lortu du 300 metroko lasterketan eta hirugarren postua 100 metroko lasterketan, "oso marka onak" eginda.