
Umeen Eguna ospatzen ari dira gaur Lekeition, eta eguerdian mastapuntakoan ibili dira hainbat ume. Imanol Lekerikabeaskoa, Unai Mijangod eta Lander Zatika izan dira irabazleak.

Andra Mari jaiak ospatuko dituzte asteburuan Lea-Artibaiko hainbat eta hainbat txokotan: Markina-Xemeingo Erdotzan, Gerrikaitzen eta Gizaburuagan. Gastronomia, kirola eta ohiturazko ekimenak dira nagusi herri eta auzoetako egitarauetan.

Irailaren 7an [zapatua] egingo dute atletismo erakustaldia Ondarroako Arrigorri hondartzan, 13:00etan.

Zapatuan [irailak 7] izango da prentsaurrekoa Aulestin, 13:00etan. Herri txikiak bizirik nahi dituztela aldarrikatu eta Aulestitik Markina-Xemeinerako bidea konpontzeko eskatzeko.

Zazpi jasoera egin ditu, eta burua ere lortu du. Hurrengo saria 'Aixpuru' bateleko Paul Akarregik eskuratu du, zazpi jasoera kokota kendu barik. Guztira 104 potinek parte hartu dute.

Mutrikuko Udalak Galbaixo jaietako Piñastegi Eguneko sokamuturraren ordutegia aldatu du. Horrelako erabakiek "hausnaketa sakonagoa" behar dutela adierazi du EAJk.

Parkeko Gunean musika tresnak sortzeko tailerra egin dute umeek. Biharko [irailak 5] Antzar jaian 104 ontzik parte hartuko dute, iaz baino zazpi gehiagok. Lekeitioko Udalak herrira joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatu du.

Nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia eguaztenean [urtarrilak 11] izango da, 18:00etan. Izena eman beharko da aurretiaz.

Isuntzak txahala edo 1.200 euroko saria zozkatu zuen Lekeitioko Santo Tomas Azokan.

Zenbaki sarituak edo ordezkoak dituztenak beranduenez urtarrilaren 16rako agertu behar direla esan dute Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteko kideek.

3,2 milioi euroko inbertsioa egingo du Bizkaiko Foru Aldundiak hamalau udalerritan, tartean daude Lea-Artibai eskualdekoak, guztira ia 600 hektarea dira.

Hala ere, udal ordezkariek esan dute “ezinbestekoa” dela herritarrek ere haien kontsumoa murriztea ahal duten neurrian.

Edukiontzi marroietan hondakin desegokiak aurkitu eta azterketak egin ondoren Mutriku, Deba, Eibar, Ermua eta Elgoibar puntu kritiko modura hartu dituzte.

Hasiera batean hiru sari banatzekoak baziren ere, antolatzaileek esan dute "oinarriak zehatz bete" dituzten lanen artean bi sari ematea erabaki dutela.

Ikuskizuna abenduaren 30ean ikusi ahalko da, 19:00etan, Ondarroako Gaztetxean. Gaia sakona dela dio Maren Basterretxea aktore berriatuarrak; nagusiki helduei zuzendutako ikuskizuna dela dio.