Bestelakoak

Mutrikuko Malen jaiak. Mobilizazio feminista. Argazkia: Begipuntuan.

Erasoen aurrean, autodefentsa feminista

Eraso matxisten aurrean, prebentzio gisa mobilizazioa deitu du Mutrikuko Bizixo Jai Konpartsak. Bihar [uztailak 20] 22:00etan Beheko Plazan elkartuta aterako dira herritarrak.

Kamiñazpiko igogailuaren proiektua aurkeztu berri du Ondarroako Udalak

Martitzenean [uztailak 16] bildu zen Ondarroako Udala Kamiñazpi auzoko bizilagunekin, igogailuaren proiektua aukezteko. Ikasturtean zehar bilduko da berriro, behin betiko proiektua erakusteko.

Bizi osoko lanaren aitortza

Asteburuan estreinatuko da 'Felix Beristain Amallobieta, azken euskal kostunbrista' dokumentala Ondarroan.

Mutrikuko Malen jaietako Gazte Eguna

Malen jaiek normalean baino egun bat gehiago izango dute

Zapatuko [uztailak 20] Gazte Egunean 600 bat kamiseta banatuko dituzte eta, gainera, 315 lagun elkartuko dira bazkari herrikoian.

Gernika-Lumoko Grand Slamaren aurkezpena

Erkiagak eta Ibarluzeak Gernikako Grand Slama jokatuko dute

Horrez gain, Arbek edota Urreistik eta Zabalak ere sailkatzeko aukera dute, gaur [uztailak 18] jokatuko dute aurrekanporaketako finala.

I. Legarmendi kilometro bertikala. Argazkia: Leire Bereikua.

Goi-goitik ospatuko dituzte Madalen jaiak Aulestin, Berriatuan eta Ziortza-Bolibarren

Aulestin Urriolan zapatuan [uztailak 20], Berriatuko Madalenan barikutik astelehenera [uztailaren 19tik 22ra] eta Ziortza-Bolibarko Zeinke-Ziarregin zapatuan eta domekan [uztailak 20 eta 21] ospatuko dituzte jaiak.

Simon Bolivarren 241. jaiotza urteurrena ospatuko dute eguaztenean

Goizean 'Araguaney lorea' liburuaren hitzaldia, ekitaldia eta lore eskaintza egongo dira. Arratsaldean, berriz, D'Capricho taldearen kontzertua eta 'Eraitsi S.L.' antzezlana egongo dira.

Hizkuntza ohiturei buruzko sormen lanak ondu dituzte arnasguneetako ehunka gaztek Arnasetik lehiaketan

Bideo sormen lehiaketaren LHko 5. eta 6. mailei dagokien kategoriako finalisten artean daude Berriatuko Eskolako ikasleak. Barikuan (urriak 28) banatuko dituzte sariak, Villabona-Amasan.

Ibilaldiaren lehenengo ekimena, jendetsu bezain girotsu

50 lagunek parte hartu dute Ibilaldia 2023 ekimenaren baitan herrian antolatutako lehenengo ekimenean.

Arimen Gaba ospatu dute bigarrengoz, Ondarroan, euskal ohitura paganoa berreskuratzeko

Lekeitioko Herri Eskolak Katu Beltza eguna berreskuratu nahi du

Urriaren 31n hainbat ekintza antolatu dituzte “daukanak ez daukanari ematea gogoan izan” lelopean.

Lea-Artibiko jubilauen herri arteko topaketa 2022

200 jubilatu baino gehiagok parte hartu dute herri arteko topaketan

Etxebarriko, Berriatuko, Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarkoek zapatuan [urriak 22] irteera egin zuten.

11 herritarrek parte hartu dute perretxikoen mundua ezagutzeko Lekeitioko irteeran

Parte hartzaile gehienak ez zirela Lekeitioko Denboraren Bankuko kideak esan dute, baina irteera amaitu eta gero, denek Denboraren Bankuko kide aktibo izateko izena eman zuten.

'Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bidea' hitzaldia, Mutrikuko Zabielen

Bihar [urriak 25] izango da hitzaldia, 18:00etan, Zabiel kultur etxean.

Mikel Urkia markina-xemeindarra Euskal Herriko hiru txirlo txapelketako lidergoan mantentzen da

Zapatuan [urriak 22] Aramaion jokatu zen jaurtialdia. Hurrengoa azaroaren 5ean Ziortza-Bolibarko Iruzubietan izango da.

Gehiago