
Proposamen "anitz eta oparoagaz" dator Loraldiaren aurtengo jaialdia. Ekainaren 24tik 28ra bost artisten emanaldiak ikusteko aukera egongo da Lekeition. Sarrerak salgai daude.

Sabin Kortabitarte eta Karmele Legarra omendu ditu Aulestiko herriak, "gaur egungo Aulesti sortzeko bizitza osoan eginiko lanagatik".

Hamaika abesti euskaldunez osatutako lehen diskoa kaleratuko du Obego talde mutrikuarrak. Zazpi egun barru amaituko da crowfunding kanpaina.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak 54 kilometroko ibilbide zirkularra aurkeztu dute.

Ekainaren 25ean eta 26an egongo da Dinamartxan izena emateko aukera Musika Plazan. Mendi martxarako boluntarioak behar dira.

Asteburuan Urola erdialdean eta Goierrin VI. Goilurrak Rallya lehiatu dute rally gidariek. Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti markina-xemeindarrek 50 segundoko aldeagaz irabazi dute.

Martiartun ospatu ziren emakumezkoen 540 kiloko eta gizonezkoen 600 kiloko lurreko sokatira jardunaldiak. Leioan izango dira ekainaren 22an [zapatua] txapelketako bigarrenak.

Mutrikuko portuko babes dikearen obrak bukatzeko esleipena bide, adierazpenak egin ditu, herritarren parte hartzea erdigunean jarriz.

Batzarra bihar [ekainak 16] izango da 18:30ean kultur aretoan

Izen ematea zabalik dago jada, ekainaren 26a arte. Frontoian, Braianen, edo whatsapp mezu bidez egin daiteke telefono hauetara idatzita: 688616909/ 623024929.

Minbiziaren Tour-a esposizioa ikusi ahalko da Mutrikuko Goiko Plazan, ekainaren 16an, 11:00etatik 13:00etara. Asteburuan, berriz, Zabielen egongo da ikusgai.

Zapatuan lehiatu zen Erandion lur gaineko 2022ko Euskadiko Sokatira Txapelketako 640 kiloko azken jardunaldia, eta hirugarren postua lehiatu behar izan zuen Mutriku Sokatira Taldeak, eta etsipenez, laugarren postua eskuratu zuen.

Emanaldia gaur [ekainak 13] izango da, 17:30ean, Arretxinagako musika eskolako bigarren solairuan. Era askotako instrumentuak joko dituzte ikasleek.

Haur eta nagusien mailan lortu zituzten garaipenak zapatuko [ekainak 11] joaneko partidetan.