
Amorotoko Erabil enpresako langileek bat egin dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako datorren asteleheneko eta martitzeneko [apirilak 29 eta 30] eta maiatzaren 22 eta 23ko greba egunekin.

Pandemiatik ospatu gabe egon ostean, zapatuan [apirilak 27] egun osoko jaia egingo dute. Toki eta mota guztietako zerbezak egongo dira dastatzeko, baita bertoko zerbeza artisaua ere. Arratsaldean Pala Txapelketako finalak eta partida berezi bat egongo dira.

Ia berrehun dantzari bilduko dira zapatuan [apirilak 27] Ondarroako Barra eta Dantza Kalean ekimenaren baitan.

Udalak 'Lea-Artibain Osakidetza gaixorik dago' eta Lekeitioko Mugimendu Feministak aurkeztutako mozioak onartu zituzten asteleheneko [apirilak 22] osoko bilkuran. Mozioaren berri eman eta eskariak azaltzeko elkartuko dira osasun zentroko zuzendariarekin.

Barikuan [apirilak 26] 17:00etan hasiko dituzte ekintzak. Musikariak ez ezik, erraldoiak ere egongo dira. Domekan [apirilak 28], berriz, Kilin Kala abesbatzak eta Xemein abesbatzak kontzertua eskainiko dute, doan.

Hemen Be Bai merkatari elkarteak bosgarrenez antolatu du Etxebarriko eta Markina-Xemeingo pintxo lehiaketa. Aurtengoan hamar tabernak parte hartuko dute. Bihartik [apirilak 25] domekara [apirilak 28] bitarte 4.000 pintxotik gora saltzea espero dute.
![Herri Hezitzaileen sarera batu da Markina-Xemein eta atzo [azaroak 21] egin zuten lehenengo saioa. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2023/11/herrihezitzaileenlehenengosaioa5-900x675.jpeg)
Udalak herriko egoeraren diagnostikoa egin du, eta bertan jasotako emaitzak azalduko dizkiete herritarrei bihar [apirilak 24], 18:30ean, kultur aretoan.

Danok Bat pelotazale elkarteko alebin eta txiki mailako hiru puntistek lehiatuko dituzte finalak.

Hiru zaurituak Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dituztela esan du Ertzaintzak. Istripua Askartzan gertatu da.

Lan erreformaren onarpenaren kontrako protestak egiten jarraituko dute sindikatuek egunotan. Biharko [otsailak 2] elkarretaratzeak deitu dituzte Lekeition eta Ondarroan.

Argudiatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela aurkeztu establezimendu gehiagotara zabaltzeko beharra justifikatzen duen daturik. Orain arte erabili den moduan erabiltzen jarraitzearen alde agertu da.