
Egoera ekonomikoak behartutako erabakia izan dela adierazi dute. Egoitzaren itxierak ez badu proiektuaren amaiera ekarriko ere, euskarazko komunikazio sistemak dituen ahulgune estrukturalen erakusgarri dela salatu dute.

Barikuan [ekainak 26] Ipar martxa egin zuten Lekeitio Lagunkoiaren ekimenez, taldearen X. urteurren ospakizunen barruan.

Badator Txan Txun Txunen igoera, eta honekin batera, Amorotoko San Martin jaien hasiera. Bihartik [uztailak 1] domekara arte [uztailak 5], kontzertuak, bazkaria eta adin guztietako herritarrentzako eskaintzagaz bete dute egitaraua.

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikusarazteko ekitaldi solidarioak Lekeitio bete zuen, zapatuan [ekainak 27] .

15.000 kirol-portu baino gehiagoren artean baloratu da, eta bisitatzen duten atzerriko ontziek munduko 400 kirol-portu onenetakoa dela iritzi diote.

2017an suteak kaltetutako eraikin historikoa portuko jarduerari zein tokiko jarduerari lotutako erabilerarako egokituko da, 1,41 milioi euroko inbertsioarekin.

Eusko Jaurlaritzak torturaren biktima gisa aitortu du Esteban Muruetagoiena Scola mediku ondarrutarra, bera hil eta 44 urtera.

'Altza burua Lekitto' taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatutako ekimenak harrera "oso ona" eduki du.

Klik Mutriku Energia Komunitateak lehenengo Batzar Orokorra egin zuen astelehenean [ekainak 29], eta bertako kideek balorazio "oso ona" egin dute.

Zapatuan [uztailak 4] Merkatu Txiki gastronomikoa egingo da Mutrikuko portuan, 11:00etatik 15:00etara.

Erkiaga eta Atain Goitia eta Basquen aurka ariko dira finalerdietan, eta Urreisti eta Gorka Txanika eta Salegiren aurka.

Uztailaren 6ra arte edukiko dute ispastertarrek pregoilaria proposatzeko aukera.

Bizkaiko bainu eremuetan ez bainatzeko gomendioa eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Mutrikuko igerileku zaharrean, Ondarbeltzen eta Saturraranen debekatu egin dute bainatzea. Uraren kalitatea ez dela ona ondorioztatu dute.

Eguenean [uztailak 2], 19:30ean, Kalekutzeko eskaileretan egingo diote ongietorria.

Loraldiak antolatutako Sormenaldiak euskal kulturaz bete du Lekeitio ekainaren 24tik 26ra. Markina-Xemeingo egitaraua bihar [uztailak 1] hasiko da, Uhagonen, Mixel Etxekoparrek gidatutako 'Zuberoako Dantza' tailerragaz.