Deialdiak

Galbaixo jaiak: iraganaren eta orainaren arteko zubia

“Jai batzordea irekia da, baina gehiago gustatuko litzaiguke gazte gehiagok parte hartzea, ideiak berritzeko eta jaiak etorkizunean ere indartsu mantentzeko”, azaldu dute antolatzaileek.

Mendi giroko jai herrikoien txanda dator

Falta ezineko hitzorduetan murgilduko dira Aulestin: hilaren 16an, 19an eta 21ean, mendi giro ederreko Santa Eufemia jaiak ospatuko dituzte. Aldarrietarako tartea ere egongo da, besteren artean herri txikiak bizirik gura dituztela aldarrikatuko baitute. Era berean, Aulesti Palestinak ere aldarrikapenak jaietara eroango ditu.

Berriatuko Aitxe Kutz jaiak

Aitxe Kutz jaiek asteburua mugimenduz beteko dute

Berriatuan gogotsu daude jaiarekiko, eta dena prest dute udazkenari ongietorria ematen dioten jaiak ospatzeko.

VI. Musika Haizeak zikloaren aurkezpena.

Eskaintza "anitzagaz" dator Musika Haizeak zikloaren seigarren aldia

Gaur [irailak 12] hasiko da zikloa, hiru organo jotzaileren inprobisazioak eta Nerea Ibarzabal eta Josune Aramendiren bertsoak elkartuko dituen kontzertu batekin. Urriaren 4an Maddi Txurruka eta Pablo Fdez. Arrieta igoko dira oholtzara, eta azaroaren 15ean, Ganbara Abesbatza.

Etxebarriko Gazte Asanblada. Gaztetxearen aldeko elkarretaratzea

Etxebarritarrek gaztetxea "beharra" dela aldarrikatuko dute zapatuan

Hamar urte dira Etxebarriko gazte lokala itxi zenetik, eta ordutik, herriko gazteak elkartu eta antolatzeko espazio propiorik gabe daude. Halaber, gaztetxea behar dutela aldarrikatzeko, egun guztiko egitaraua antolatu dute zapaturako [irailak 13]. Besteren artean, gaztetxearen aldeko sinadurak bilduko dituzte.

Udari amaiera ematera datoz Mutrikuko Galbaixo jaiak

Zapatuan [irailak 13] hasiko dira Mutrikuko Galbaixo jaiak, Anaiarte Biltokiak urtero antolatzen duen danborradarekin.

Final handirako aktoreen bila

Hondarribiko Grand Slamaren finalaurrekoak jokatuko dituzte barikuan [irailak 12]. Jokin Arbek eta Ortzi Aldazabal 'Argoitia'-k Bixente Gonzalez eta Gorka Mugartegi 'Atain' izango dituzte aurrez aurre; Alex Hormaetxeak eta Ruben Bailok, berriz, Erik Mendizabal eta Oier Kanpandegi.

2023ko Etxebarriko inauterietako mozorro desfilea.

Ingelesez aritzeko kafe tertulia antolatu du Lekeitioko Denboraren Bankuak

Eguenean [otsailak 20] 19:00etan egingo dute tertulia. Izena eman behar da.

Lekeitioko Aratusteetako kartel irabazlea 2025.
Bekobentaren 50. urteurrena gogoratzeko zuhaitza landatu dute
Tapoiak batzeko edukiontzi berria Markina-Xemeinen

Tapoiak jasotzeko ontzi berria dute Markina-Xemeinen

Gaur gaurkoz, Lekeitioko Iturriotz Institutuko ikasle bati laguntzeko izango da lortzen den dirua.

'Irabazi arte!' telesailaren 4. denboraldiaren estreinaldia egongo da eskualdeko herrietan

Asteburuan Gizaburuagan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan, Munitibarren, Aulestin eta Etxebarrian 'Irabazi arte!' telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia egongo da. Otsailaren 21ean Mutrikun izango dute ikusteko aukera.

Santa Katalinako aterpea txukundu dute Lagunkoia taldeak deituta

Santa Katalina bideko aterpean Jose Arrueren irudia margotuko dute

Lekeitio Lagunkoia taldeko kideek auzolan ekintza egingo dute astelehenean [otsailak 17]; herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Arkitektura eta bizikidetza landuko dituzte gorputzaren eta dantzaren bitartez

Ianire de Andresek 'Auzoan gora eta behera, dantza da nire ibilera' tailerra emango du zapatuan [otsailak 15] Uhagonen. Gaur [otsailak 13] da izena emateko azken eguna.

Gehiago