Deialdiak

Lekeition patinete elektrikoen araudi berriak erabilera eta zirkulazioa arautzen du

Udalak jakinarazi du VMPen erregistroa, aseguruak eta identifikazioa derrigorrezkoak izango direla eta 2027tik aurrera zirkulazio baldintzak zorrotzagoak izango direla.

Basques in Australia erakusketa

1929 eta 1945 bitartean jaiotako euskal australiarrak omenduko dituzte

Euskal Australiar Elkarteak Australiara joandako euskal herritarrak omentzeko aprobetxatuko du oraindik aurrera urtero egiten duen 'Australianoen bazkaria': aurten 1929 eta 1945 bitartean jaio eta bizirik daudenei egingo diete errekonozimendua.

Zuhaitz landaketa "kolektiboa eta parte hartzailea" egin dute Mutrikun

BSTK Basotik Fundazioak 90 ikasle inguru batu ditu gaur Mutrikun, zuhaitz landaketa kolektiboa herritarren desio, amets eta itxaropenekin uztartuz.

28. Berdel Eguna

"Egitarau zabalarekin" dator 29. Berdel Eguna Mutrikura

Martxoaren 28an ospatuko dute mutrikuarren 29. Berdel Eguna. Hala ere, aurreko asteetan ekimen ezberdinak egongo dira herrian.

Lekeitio Lagunkoiaren film emanaldia.

Lekeitio Lagunkoiak herritarrak deitu ditu pelikula proiekzioan bideoa grabatzeko

'Vuelta a casa de mi hija' filma eskainiko dute doan eta aretoa betetzeko deia egin dute ikusleen parte hartzearekin bideo bat grabatzeko.

Barrenetxea eta Lejardi, final handira

Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik Ihart Arakistaini eta Maia Goikoetxeari 0 eta 2 irabazita lortu dute Euskotren Winter Seriesen finalerako sailkapena. Gizonezkoen lehian, Eñaut Urreisti eta Unai Lekerika ere set b iko aldearekin sailkatu dira finalerditik finalera, Jean Dominique Olharanen eta Jon 'Bullet' Zabalaren aurka.

Ganbara Abesbatza, Musika Haizeak zikloan.

Herriko nahiz eskualdeko musikazaleak elkartu ditu Ganbara abesbatzaren kontzertuak

Musika Haizeak zikloaren baitan, Karmengo elizan eman dute kontzertua. Antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute.

Biribilak mendian erakusketa, Goikolaun

‘Biribilak mendietan’ erakusketa ikusgai dago Goikolau Aretoan

Abenduaren 12ra arte jarri dute, eta barikuetan eta domekatan bisitatu daiteke, doan.

Eguenean Hirukideren bulegoa egongo da Markina-Xemeinen

Uhagoneko batzar gelan egongo da bulegoa. Zalantzak argitu nahiz familia ugarien abantailen inguruko informazioa jasotzeko aukera egongo da. Txanda hartzen dutenek lehentasuna edukiko dute.

2024ko Kontzezio Eguneko bertso saioa

Kontzezio Eguneko bertso jaialdirako sarrerak, salgai

Abenduaren 8an Uni frontoiko oholtzara igoko dira Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Jone Uria. Sarrerak salgai daude.

Sendabelarrak ezagutzeko ibilbidea, Titu ba prozesuan.

20 herritar inguru elkartu ditu sendabelarren tailerrak

Titu ba prozesuaren baitan, sendabelarrak ezagutzeko ibilbidea eta tailerra egin dituzte Arretxinagan. Antolatzaileak pozik agertu dira ekintzagaz, eta hurrengoetan ere parte hartzera gonbidatu diete herritarrei.

Lekeitioko 2. eskuko azoka

Giro “ezin hobea” nagusitu da bigarren eskuko azokan

Zapran guraso elkarteak domekan [azaroak 16] antolatu zuen, eskolako patioan.

Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bola Joko txapelketa, Elgeta. Bosgarren jardunaldia.

MX3T taldeko Jabier Urkidik irabazi du Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Txapelketako Elgetako jardunaldia

Hiru bola sartu eta bederatzi txirlo bota ditu Jabier Urkidi markina-xemeindarrak. Finala zapatuan [azaroak 22] izango da, Etxaguenen.

Euskadiko Triatloi Zirkuituko sarituak. Tartean, Amandarri, Garraitz eta Alarabi.

Euskadiko Triatloi Zirkuituan hainbat sari eskuratuta "harro" daude eskualdeko kirolariak

Markina-Xemeingo Alarabi Triatloi Taldeko eta Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldeko nahiz Garraitz Kirol Taldeko kirolariek hainbat sari eskuratu dituzte Euskadiko Triatloi Zirkuituan.

Gehiago