
1958an Ondarroan eraikitako arrantza ontzi historikoaren egitura sendotu dute, jatorrizko ezaugarriak errespetatuta eta esku hartze minimoagaz. Prozesuan belaunaldi eta jatorri ezberdinetako lagunek nahiz Antxustegi-Badiola familiako kideek parte hartu dute, ezagutza teknikoa eta komunitatea uztartuz.

Mobilizatzeko, jendartea aktibatzeko eta hitza hartzeko deia egin dute, Euskal Herria "ezin delako besoak gurutzaturik geratu".

Lagunkoi taldeak herriko tabernekin elkarlanean komunak edonork erabiltzeko aukera sustatu du berriro, eta bihar [apirilak 1] auzolana egingo dute parkeko loreontziak eta jolasguneko pintaketa berritzeko.

1.215 gazteren parte hartzeagaz egindako diagnostikoak erakutsi du sare sozialen erabilera oso zabalduta dagoela, substantzien kontsumoa adin goiztiarretan hasten dela eta neskek bakardade sentimendu handiagoa daukatela.

Gazte mailako emakumezkoena eta gizonezkoena eta kimu mailako emakumezkoen kategoriako bandera eskuratu zituen Ondarroa Arraun Elkarteak atzo [martxoak 29], Sestaoko uretan. Isuntza Arraun Elkartea haur mailako emakumezkoen kategorian nagusitu zen.

Lekeition, Berriatuan eta Markina-Xemeinen jokatu dituzte Lea-Artibai Txallengearen seigarren edizioaren hiru etapak. Kadete mailako txapelketan Noa Vega Bilbao izan da garaile.

San Ignazioko Arrantza Eskola izandako eraikinean dago kokatuta ikasgela berria. Orain arte Txomin Agirre Udal Liburutegian zegoen ikasgela ordezkatuko du, "baldintza hobeagoekin eta ordutegi zabalagoarekin".

Maiatzaren 3rako antolatu dute irteera, eta adin guztietako herritarrek apirilaren 23ra arte izango dute izena emateko aukera.

Hamabi partaidek lehiatuko dute zaldi mando onenaren proba; 800 kiloko harria erabiliko dute. Barikuan [apirilak 10] 21:00etan hasiko da proba, eta zapatuan [apirilak 11], domekan [apirilak 12] eta astelehenean [apirilak 13] izango dira gainerako probak.

Zugadi eta Egia izan dira profesionalen lehen mailako partidaren irabazleak.

Garbiñe Arrate markina-xemeindarrak 40 urte baino gehiago eman zituen euskarazko irakaskuntzan, eta bizi osoa, herrigintzan; besteren artean, Zerutxu Ikastolako lehen andereñoetako bat izan zen. Hileta elizkizuna bihar [martxoak 31] izango da, 18:00etan, Xemeingo elizan.

24. Korrikak "babes zabala" eduki duela eta parte-hartzea "masiboa" izan dela azpimarratu dute gaur goizean AEKko kideek. 12. eguna izeneko ekimena iragarri dute.

'Emakumeak gailurretan' egitasmoaren baitan, maiatzaren 16ko 12:00etan Bizkaiko mendietako tontorrak emakumez betetzeko deia egin dute. Lea Ibarreko Berdintasun Kontseiluak Ilunzarrera igotzeko deia egin du.