
Martxoaren 2a izango da Euskarabenturara izena emateko epemuga, eta hautatuen zerrenda apirilaren 22an plazaratuko dute.

Lea-Artibai eta Busturialdeko udalerriek hasi dira sasikoipetsu eta txitxiburduntziko ospakizunekin.

Olharan eta Basque bi setetan gailendu zaizkie Urreisti eta Lopezi, Winter Serieseko azken finalaurrekoan, eta mutrikuarrak laugarren postuan bukatu du finalerdietako aurrelarien ligaxka. Hala, Basquek Sorozabalekin osatuko du bikotea domekako final handian.

Eguenera [otsailak 12] arte dago janaria institutura, Zubi Zahar Herri Ikastolara eta Zaldupe Eskolara eramateko aukera. Otsailaren 20an eta 21ean bolutarioak egongo dira herriko dendetan.

Udalerriko ekoizpenak dozenaka etxebizitzaren kontsumoaren baliokidea izan da eta 38 tona CO₂ baino gehiago isurtzea saihestu du.

Parte hartu gura dutenek martxoaren 10era arteko epea dute, proposamenak bidaltzeko. Garailea martxoaren 24an aurkeztuko dute.

Dolu perinatalaren inguruko jardunaldiak egon ziren asteburuan Markina-Xemeinen Tximeletak Izarretan taldeak antolatuta. Herritarren harrera ona nabarmendu dute antolatzaileek, eta herrian honelako ekitaldiak egitearen garrantzia agerian geratu da.

11:00etan izango da, kiroldegi ondoko landan. Sei partaide edukiko ditu lehiaketak, tartean, Barinagako Igor Elordi eta 'Lagun'.

Barikuan [urriak 17] izango da hitzaldia. Izena eman behar da.

Urriaren 22ra arte zabalik egongo da dirulaguntza eskatzeko epea.

Nekazaritzarako test gunea da, ortugintzan aritu nahi dutenentzat prestatua. Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak eta eskualdetako udalek ipini nahi dute martxan egitasmoa. Curriculumak urriaren 31 orduko aurkeztu behar dira.

Lanak aurkezteko azkenengo eguna azaroaren 2a [domeka] izango da. Argazkiak Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa osatzen duten herrietan ateratakoak izan beharko dira.

Santa Eufemi jaietako kontzertuen ideiak jasotzeko galdetegia zabaldu dute.

Bihar [urriak 15] amaituko da galdetegia betetzeko aukera.

Gaur [urriak 13] goizaldean atera eta eguerdian heldu da Lekeitiora. Euskal Herrian egurrez eraikitako azken ontzietako bat da, “gure itsas ondare kulturalaren pieza esanguratsua”.