
Soraluzeko BertSora eta Eibarko Xarmaginak taldeak izango dira aurrez aurre arituko direnak, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako bigarren fasean lekua lortzeko.

Munitibar Rookies Series, martxotik ekainera arteko zesta-punta txapelketa herrikoia, zapatu honetan [martxoak 14] abiatuko dute. Hogeina aurrelarik eta atzelarik izena eman dute hiru fase edukiko dituen lehiaketara.

Euskal Herriko Torturatuen Sareak martxoaren 12tik 16ra eta apirilaren 9an laguntza eskainiko du Antiguako Ama kalean.

Markina-Xemeingo Leartiker zentroan aurkeztu dute egitasmoa, eta Ehun Ingeniaritzaren eta Medikuntza Birsortzailearen arloko berrikuntzak industriara hurbiltzea du helburu.

Ekainaren 13an, Iruñea euskararen eta euskaltzaleen "bizi indarraren erakustaldi" izatea nahi dute. Euskalgintzaren Kontseiluaren kideen hitzetan, Pizkunderako behar diren baldintzen aldarrikapenerako gunea izango da; euskaltzaleok antolatzeko beste urrats bat, "euskaraz bizitzeko behar den dena eskuratzeko bultzada".

Hitzaldia, mendi martxa, kontzertuak eta Korrikara ekitaldiak prestatu dituzte martxorako, gazteei zuzenduta.

Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 15era [domeka] arte egongo da zabalik.

Markina-Xemeingo Alarabi Triatloi Taldeko eta Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldeko nahiz Garraitz Kirol Taldeko kirolariek hainbat sari eskuratu dituzte Euskadiko Triatloi Zirkuituan.

Azaroaren 29an ospatuko dute Berritxuarren Jaia, eta asteburu guztirako ekintzak antolatu dituzte Goikolau Elkarteak eta Berriatuko Udalak.

Iberiar penintsulako panettone artisauen lehiaketako hamar onenen artean sailkatu dira, eta eguaztenean [azaroak 19] Italian lehiatuko den finalerako txartela eskuratu dute.

Bizkaiko Mendi Federazioak, Aulestiko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Bedartzandiko gunea egokitu du eskalatzaileentzat. Hiru gunetan banatuta, 31 bide berri jarri dituzte, 10 eta 60 metro artekoak; erabilera librea edukiko dute.

Ordu aldaketa eduki du kontzertuak, eta 20:15ean izango da, Karmengo elizan. Azken kontzertua abenduaren 13an izango da, izan ere, egunez aldatu dute; Maddi Txurruka eta Pablo Fdez. Arrieta igoko dira oholtzara.