Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Hirigintza

Kukaña inguruan balizak jartzen hasi da Ondarroako Udala

Bertan ibiltzen diren neska-mutil gazteen segurtasuna bermatzea dute helburu. Gaur hasi dira balizak jartzen.

Lekeitio irisgarriagoa izateko lanak egin dituzte

Batez ere irrist egiten duten aldapa eta eskailerak garbitu eta konpondu dituzte udaleko beharginek. Udalaren lanak etenda geratu dira azken dekretua betetzeko.

Lekeitioko Letraukuan eraikitzekoak ziren gazteentzako apartamentuen proiektua bertan behera geratu da

Mendigune karstikoan Armintxe koba dago, eta eraikitze proiektua bideraezina dela ikusi dute.

Lekeitioko Larrotegi futbol zelaia handituko du udalak

Araudiak exijitzen duen gutxieneko neurrira zabalduko dute. Musika Eskolaren lanak egiteko lizitazioa zabalik dago.

MUNITIBAR

Herrigunea oinezkoentzat egokituko du Munitibarko Udalak

Hirigintza lanei buruzko batzar informatiboa egingo dute bihar arratsaldean [otsailak 12], udal aretoan. Azalpenak eman eta herritarren zalantzak argituko dituzte. Lanak hilabete honetan hastea eta pare bat hilabete irautea aurreikusi dute.

Lekeitiko Udalak Eliz Ateako gasolindegi zaharraren eraikina berrizteko proiektua jarri du martxan

Eraikina turismo bulego berria kokatzeko gune ezin hobea dela baloratu dute. Proiektu teknikoa egiten ari dira horretarako.

Ondarroako kiroldegiko igerilekuak itxiko dituzte astebetez, hobekuntzak egiteko

Urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra bitartean igerilekuak itxita egongo dira. Gainerako instalazioak erabilgarri egongo dira, baina ez da ur berorik ezta berogailurik egongo.

Harbiatx kaleko lanak. Argazkia: Lekeitioko Udala
Abaroa Etorbideko arketak berritzen dabiltza.

Ondarroako herriguneko zirkulazioa itxita dago, udaletxe zaharrean egiten ari diren beharrak direla eta

https://www.youtube.com/watch?v=eABQkhg5CIc Ondarroako udaletxe zaharreko teilatua konpontzen ari dira egunotan. Udaletxe zaharraren inguruko orografiak tamaina handiko kamioiak bertaratzea ezinezkoa egiten duenez, Kantoipe kalean jarritako garabi handi batetik ari dira jasotzen hara eraman beharreko material guztiak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Martitzenetik aurrera herriko zaborra nola batu nahi duten erabakiko dute mutrikuarrek

https://www.youtube.com/watch?v=YBlfY9BE4DQ&feature=youtu.be Hondakinen bilketa hobetzeko partaidetza prozesua: informatu, pentsatu eta erabaki prozesua martitzenean hasiko da. Herritarrei informazioa eskaini, hausnatu eta proposamenak egitea lortu nahi du prozesua kudeatzen ari den Hondakinen Batzordeak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gehiago