Aurrerak Abantoren aurka jokatu zuen partida joan den zapatuan [martxoak 1], eta Abantokoen hainbat irain tarteko, jokalari ondarrutar batek Abantoko ikusle bat erasotu zuen. Aurrera Kirol Elkartea damututa agertu da gertakarien aurrean.
Antolatzaileek parte hartze handia espero dute. 87 kilometroko ibilbidea 15:30ean hasiko dute, eta 17:40 inguruan amaitzea espero dute.
Eñaut Urreistik 2 eta 1 galdu du Xabier Barandikaren kontra, Durangoko Banakako Seriesean. Barandikak, hain zuzen, Aritz Erkiaga izango du aurkari, datorren astean.
Goi mailako parte hartzea edukiko du Araba Euskaraz Master Seriesak. Martxoaren 7an, 14an eta 21ean, puntistarik onenek Olabe frontoian jokatuko dute Jai Alai Ligarako puntuagarria izango den lehiaketa.
Emakumeen Jai Alai Liga aurkeztu dute gaur [martxoak 2], Durangoko Ezkurdin. Hain zuzen, kantxa horrek hartuko du ligaren hirugarren geltokia: martxoaren 10, 17 eta 24an jokatuko duten Euskotren Winter Seriesa. Bestalde, gizonezkoen Banakako Seriesa ere plazaratu dute.
Sailkapen orokorrean bigarren postua lortu du Garraitz taldeko Aner Larreategik, eta hirugarren postua geratu da Amandarriko Alejandro Astaburuaga. Taldeka ere garaipena lortu dute bi taldeek.
Aiora Pikabeak 20 urtez azpiko pertiga jaurtiketan lehenengo postua eskuratu du, eta Olaia Zatikak 18 urtez azpiko luzera jauzian, bigarrena.
122 emakumek parte hartu dute Ondarroako Etxelila Aringaingan taldeagaz. Eskualdeko azkarrenak Irati Bravo markina-xemeindarra eta Olatz eta Maider Aierbe mutrikuarrak izan dira.
Martxoaren 16an eta 23an jokatuko dituzte finalaurrekoak. Finala apirilaren 6an izango da.
Lehenengo mailako pilotariek jokatuko dituzte final laurdenak, eguenean eta barikuan [martxoak 6 eta 7].
Mende laurdeneko bidea egin du aurten Bizkaiko kirol entitateak babestea eta bultzatzea jomuga nagusi duen Bizkaialde Fundazioak.
Arrazoi pertsonalak medio, Rober-Egaña eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteen arteko lehia bertan behera geratu da; aste honetan jokatuko dute partida, seigarren jardunaldiagaz batera.
Guztira zazpi partida jokatu dituzte, eta horietako hainbat, tanto gutxiren aldeagaz irabazi dituzte. Eguenean hasiko dute hamargarren jardunaldia; inauterien ondorioz bi partida jokatuko dituzte.
Gaur [otsailak 21] jokatuko dute bigarren finalaurrekoa Aritz Erkiagak eta Mikel Mantzisidorrek Xabi Barandika eta Unai Lekerikaren aurka. Finala ETB1etik emango dute.