Lekeition grabatutako 'Aldarriak' dokumentala aurrestreinatuko dute etzi [maiatzak 30] Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan; sarrera librea edukiko du. Emakume migratzaile eta genero disidente diren zortzi emakumeren ahotsak biltzen ditu dokumentalak.
Gure Ametsa Dantza taldearen 60. urteurrenaren harira, Euskal Ezkontza ospatuko dute zapatuan [maiatzak 31], Mutrikun.
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri dute beka zortzigarren aldiz. 15.000 euroko beka da.
Barikuan [maiatzak 23] banatu zituzten XIII. Augustin Zubikarai ipuin rallyko sariak, Kofradia Zaharrean. Guztira 250 lan aurkeztu zituzten lehiaketara.
Barikuan [maiatzak 23] Bertso Topaketetan batu ziren Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako eta Zaldupe Eskolako seigarren mailako ikasleak, ikasturtean ikasitakoa erakusteko.
Domekan Lekeitio izan zen Bizkaiko dantza taldeen topagune, eta milaka dantzarik koloreztatu zuten herria. Gaur [maiatzak 24], berriz, Markina-Xemeingo plazak eta kaleak bete dituzte Bizkaiko lau dantza taldetako kideek.
Uztailaren 11tik 31ra bitartean egingo da aurten Urmuga ekimen nazionala, antolatzaileen esanetan orain arteko "handiena eta bereziena" izango dena.
Zapatuan [maiatzak 24] ospatuko dute aurtengo Burrundada Eguna, egun osoko egitarauagaz. Besteak beste, herriko nahiz inguruko Slavers eta Beretter taldeak igoko dira oholtzara. Eguna amaitzeko Eraso! taldearen kontzertua egongo da.
Antolatzaileek aurtengo egunaren balorazio "oso positiboa" egin dute. Goizean, arratsaldean nahiz gauean, jende ugari joan zen kontzertuak ikustera.
Mañukortaren omenezko bertso poteoa antolatu du hirugarrenez Markina-Xemeingo bertso eskolak biharko [maiatzak 23]. Etxahun Lekue eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan, 19:00etatik aurrera.
Etzi [maiatzak 23] batuko dira Ondarroako Zaldupe Eskolako eta Zubi Zahar Herri Ikastolako seigarren mailako ikasleak bertso topaketetan. Arri-Botx sari banakera ere egingo dute.
Txakartegik bigarren urtez jarraian eskuratu du bigarren postua.
Barikuan [maiatzak 23] izango da kontzertua, 19:30ean. Koruen Egunean abestuko dute, beste hiru korurekin batera. Sarrera erosi behar da.
Urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke lanak eta irabazleak 23.000 euroko beka jasoko du.
Uztailaren 11tik 26ra hamalau saio eskainiko dituzte. Sarrerak salgai daude.