Alde txikiagaz, eta apirileko hauteskundeetan ez modura, oraingoan EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena; 7.234 boto eskuratu ditu EH Bilduk eta 6.972 EAJk. Bi alderdien arteko alde handiena Ondarroan egon da; EH Bilduk 497 boto gehiago eskuratu ditu.
Lea-Artibaiko herri guztietan eta Mutrikun behera egin du parte hartzeak. Ziortza-Bolibarren jaitsi da gutxien (%2,37). Gehien, aldiz, Munitibarren jaitsi da (hamar puntu baino gehiago).
Hona hemen Lea-Artibai osatzen duten 12 herrietan eta Mutrikun Espainiako Kongresurako zenbatutako botoak, herriz herri eta alderdiz alderdi banatuta (alderdi bozkatuenak). OHARRA: emaitzak jaso ahala eguneratzen joango gara.
Areto bete jenderen aurrean eman du mitina Julen Arzuaga legebiltzarkideak Ondarroan; independentistak Madrilen gakoa izan daitezkeela nabarmendu du, bozkatzera deituz.
Zazpi hilabetetan bigarren Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak egin dira. Hemen apirileako hauteskundeetako emaitzen balorazioa, hautagaien zerrenda eta alderdi politikoek Madrilerako dituzten asmo orokorrak.
Bizkaitik Senaturako hautagaia da lekeitiarra lehen aldiz. Madriletik ere Euskal Herriaren aldeko lan asko egin daitekela dio, eragina duten erabaki asko bertan hartzen direlako.
Zerrendaburua da berriz ondarrutarra Gipuzkoatik. Apirilean lortu zuten babes zabala berresteko asmoa daukate, euskaldunen premiak Madrilen aurkezten eta defendatzen jarraitzeko.
Koalizioak Madrilera eroango dituen hiru ardatz nagusi aurkeztu ditu: autodeterminazio eskubidea mahai gainean ipintzea, politika sozial aurrerakoiak planteatzea eta gatazkaren konponbiderako preso eta erbesteratuen etxeratzea
Herritarren irisgarritasuna bermatzeko aldatu dute bozkalekua Zabiletik osasun etxe zaharrera (Beheko Plazan).
Txomin Agirre ikastolak ateak itxi dituenez, Kamiñazpiko eta Artabideko bozkalekuak tokiz aldatuko direla jakitera eman du Ondarroako Udalak.