
Sindikatuen arabera, Greba Orokorra "jarraipen zabala" izaten ari da. Grebalariak goizeko 05:00etan hasi dira piketeekin, eta arratsaldean herriz herri egongo diren mobilizazioekin emango diote amaiera egunari.

LAB, ELA, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek greba orokorra deitu dute martxoaren 17rako, "1.500 euroko gutxieneko soldata Euskal Herrian erabaki, soldatak hobetu eta aberastasunaren banaketa eskatzeko".

Ekainaren 13an, Iruñea euskararen eta euskaltzaleen "bizi indarraren erakustaldi" izatea nahi dute. Euskalgintzaren Kontseiluaren kideen hitzetan, Pizkunderako behar diren baldintzen aldarrikapenerako gunea izango da; euskaltzaleok antolatzeko beste urrats bat, "euskaraz bizitzeko behar den dena eskuratzeko bultzada".

2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek parte hartu ahalko dute aurten, eta bi txanda edukiko dituzte aukeran: ekainaren 23tik uztailaren 1era eta uztailaren 3tik 11ra. Izen ematea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek Elaia Gogenolaren eta Eneritz Lizardiren aurkako partida hiru setetan irabazi dute, eta Euskotren Winter Series txapelkearen final handian egongo dira.

Askotariko aldarriak plazaratu zituzten domekan eragile feministek “borroka transfeminista, antiarrazista eta antikapitalista” baten alde.

Epe luzeko prozesuaren ostean, Berdintasun Kontseilu Herritarra sortu dute Lea Ibarran. Besteak beste, emakumeen parte hartze soziopolitikoa sustatu, herrien zein norbanakoen arteko sareak sortu eta berdintasun politikak indartzea ditu helburu. Martxoaren 8aren bueltan, kontseiluaren irudia sortzeko logo lehiaketa jarri dute martxan.

Zapatuan [apirilak 5] egingo dute garagardoa eta apirilaren 26an sartuko dute botiletan.

Bilketa eguenean [apirilak 3] izango da; trasteak eguazten [apirilak 2] iluntzean atera behar dira.

Domekan [martxoak 30] 02:00etan 03:00ak izango dira.

Maite Ortiz de Mendibilek eta Arai Lejardik, eta Eñaut Urreistik eta Unai Lekerikak osatutako bikoteak nagusitu ziren Araba Euskaraz Master Seriesean.

Irteerara joateko autobusa egongo da Debatik, Mutrikutik, Ondarroatik eta Markina-Xemeindik. Barikua [martxoak 21] da izena emateko azken eguna.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak bederatzi auzolandegi antolatu ditu aurtengorako Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, tartean Lekeition eta Muxikan. Parte hartzeko aurretiazko izen emantea zabaldu dute, apirilaren 22a arte.

Zaintzaileen zaintza erdigunean jarrita, udaberriko egitaraua osatu du Lea-Artibaiko Mankomunitateak.