Etxebarria

Lea-Artibaiko bost bertsolari ariko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Guztira, hamar bertso saio izango dira, hiru fasetan banatuta. Finalaurretako bat Etxebarrian jokatuko da. Urriaren 3an hasiko eta abenduaren 18an amaituko da txapelketa.

Iurdan Garcia markina-xemeindarra, Bizkaiko txapeldun

Lehen urteko kadeteen mailota jantzi zuen Garciak atzo [irailak 19], Etxebarrian. Bigarrena geratu zen Etxebarriko IV. Sari Nagusian. Gorka Corresek (Zadorra) irabazi zuen Etxebarriko proba.

Gaueko aisialdia luzatzea erabaki du LABIk

Dekretu berria bihar [irailaren 18] sartuko da indarrean, eta, besteak beste, itxiera ordutegia 03:00ak arte luzatzea erabaki dute. "Beheranzko joera jarraitua delako erabaki dugu neurriak arintzea", esan du Sagarduik. Kirol jarduera eta antzekoetan gehienez barrualdeetan 1.500 lagun batu ahal izango dira, eta 1.800 kanpoko jardueretan

Urdaibai Patronatuko zuzendaria

Nicolas Garcia: "Turismo jasangarriaren arloan prestakuntza jasotzeko interes handia dago"

Besteak beste, Urdaibai-Busturialdeko garapen ekonomikoa ezin dela bakarrik turismoan oinarritu dio Urdaibai Patronatuko zuzendariak.

Pilota jaialdia egongo da Etxebarrian

Barikuan [irailak 17] jokatuko da COVIDa dela-eta uztailean atzeratu zuten jaialdia. 18:00etan hasiko dira pala, esku pilota eta zesta-punta norgehiagokak.

Etxebarrian erabakiko da kadeteen Bizkaiko txapelketa

Oraingoz, 58 txirrindulari bizkaitarrek eta 38 arabarrek eman dute izena. Guztira, 61 kilometro inguruko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.

Etxebarriko Udalak eta egur ustiaketa enpresek erdibana ordainduko dute Egixarre-Etxebarria bidearen konponketa

Ingurune horretako mendietan egin den erauzketa-jarduerak kalteak eragin ditu bidean. Konponketak 101.000 euroko kostua izango du.

Gehiago