Etxebarria

Ondarroan egindako baheketan deituta zeudenen ia %60ak parte hartu du

Eladino Gonzalez Ondarroako Osasun Zentroko arduradunak esan zuen baheketa arrakastatsua izateko %70ak parte hartu behar zuela. 2.585 pertsona zeuden proba egitera deituta, eta 1.530 proba egin ziren (%59,18). Baheketatik lau positibo erregistratu dituzte. Azken hiru egunetan 24 kasu berri erregistratu dituzte, erdiak Ondarroan.

Zortzi ekitaldi dakartza Ondarroako abenduko egitarauak

Barre Algaraka bakarrizketa saioa eskainiko dute bost aktore ondarrutarrek, abenduaren 20an; bi saio eskainiko dituzte. Bestetik, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizuna ('Amaren Intxaurrak') ere abenduan izango da, eta ez urtarrilean. Sarrerak eta gonbidapenak Turismo Bulegoan hartu behar dira, martitzenetik domekara, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria

Agurne Gaubeka: "Erakunde publikoek euskara babesteko betebeharra daukate"

Behatokiko zuzendariaren esanetan, eremu eta herri oso euskaldunetan kexak ugaritu dira koronabirusaren pandemiagatik, «informazioa gaztelaniaz jasotzen zutelako».

Bertsolaria

Xabat Galletebeitia: "Errealitate honetan euskara eta kultura ez dira erdiguneko plaza bat"

Euskararen Egunaren eta Euskaraldiaren harira, bertsolari baten iritzia jakin nahi izan dugu. Hemen Xabat Galletebeitia lekeitiarrak erantzundakoa.

Bertoko antxoa osasuntsu dago

Aztiren JUVENA kanpainaren arabera, antxoa gaztearen biomasa 230.000 tonakoa da Bizkaiko Golkoan; 2021eko arrantza kanpainarako arriskurik ez dute aurreikusten adituek.

Lea-Artibaiko taldeak Bertsolari Gazteen 28. BBK Sariketaren finala jokatuko du

Abenduaren 2an jokatuko da finala Bilboko BBK aretoan. Gonbidapenak Bertsozale Elkartearen atarian daude eskura.

Asintomatikoak atzemateko, baheketan parte hartzea garrantzitsua dela diote

Gaur eta bihar [azaroak 26-27] ari dira baheketa masiboa egiten Ondarroan. Esan dutenez, goizean 500 herritar baino gehiago hurreratu dira proba egitera. "Baheketa arrakastatsua izateko, proba egitera deituta daudenen %70ek parte hartu behar du". Guztira, Berriatuan eta Ondarroan bizi diren 13-40 urte bitarteko 2.585 herritar daude proba egitera deituta.

Nerea Bedialauneta / Asier Alkorta
LEKEITIOKO HIRIBILDUAREN 691. URTEURRENA. BISITA GIDATUA
Iaz izkoetan saria eraman zuen Blond/Akitania arrazako idia sokan lotuta.
Gehiago