
COVID-19aren datuek "hoberanzko joerari eusten" jarraituz gero, maiatzaren 2tik aurrera herritar orok ariketa fisikoa egitera edo paseoak ematera kalera irten ahalko duela iragarri zuen Pedro Sanchezek, zapatuan.

Merkataritza jarduera pixkanaka irekitzen joatea eta udari begira eragin sozial handiena duten gaietarako irizpideak partekatzea azpimarratu du.

Lea-Artibai eta Mutriku mailan Ondarroan erregistratu dituzte kutsatu gehien (18). Gainerako herrietan azken 48 orduetan ez da kasu berririk erregistratu. EAE mailan, heriotzak ere gutxitzen doaz, eta gainerako parametro guztien bilakaera hobetzen doala esan du Osasun Sailak. "Ospitaleen egoerak nabarmen hobera egiten jarraitzen du".

Herenegun Lea-Artibain eta Mutrikun kasu berririk antzeman ez bazuten ere, atzo bat gehiago erregistratu zuten eskualdean. Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 51 positibo kasu daude erregistratuta.

09:00etatik 21:00etara bitartean atera ahalko dira kalera, eta gehienez ere etxetik kilometro batera urrundu ahalko dira. Punta-puntako orduak saihesteko gomendatu. Haurrek jolasteko materiala atera ahalko dutela esan du, baloia eta patinak esaterako.

Espainiako auzitegiak hainbat kontu korronte enbargatu ditu dagoeneko. 2014ko sententziak 103 'herriko taberna' konfiskatzeko agindua eman zuen, "ETAren egitura" finantzatzea egotzita; 2015ean, Gorenak berretsi egin zuen hori, bahitze kopurua 101ean utzita.

Hezkuntza Sailak balizko itzulera bat prestatu du bereziki kritikotzat jotzen diren hezkuntza mailak lehenetsiz. Modu horretara, DBH4, Batxilergoko eta Lanbide heziketako lehen mailetako ikasleak jarduera presentzialera itzultzeko aukera aurreikusten dute.

FUTBOLA // Gernikak Toledoren kontra etxean lehiatuko du 31. jardunaldiko partida domekan, 12:15etik aurrera. Aurreko domekan Rayo Majadahondaren kontra 2-0 galdu zuendenboraldiko hamargarren porrota. 2. mailako 2. multzoko sailkapenean 38 puntugaz ham...

Goizalde Aransolok (Muxika, 1992) Gaztedigaz bi txapel irabazi ditu Goma Gaineko Txapelketan. Bere lehenengo txapelak dira; taldeak denboraldia oso ondo hasi duela nabarmendu du.600 kiloko mistoagaz amaitu berri duzue Euskadiko 8x8 Goma Gaineko Txapelk...

Egun horretan beste proba batzuk ere egingo direla eta, trafiko delegaritzak proba egunez aldatzeko esan badiete ere, ekintza bertan behera utzi dute, «momentuz»Ondarroako Koaxi triatloi taldeak ekainaren 3rako programatuta zeukan triatloi herrikoia ...

Errefuxiatuekin elkartasunerako nazioarteko topaketa eta Tipi-Tapa, Tipi-Tapa errefuxiatuen aldeko martxa aurkeztuko dituzte, hain zuzen ere. 19:00etan batuko dira, KabidxenOngi Etorri Errefuxiatuak Gernika 2017 ekimena aurkezteko batuko dira gaur arra...

Udalak antolatutako ekimenaren baitan, lau musika emanaldi egongo dira. Bihar Mutrikuko Musika Banda eta Musikalis abesbatza ariko diraMutrikuko Udalak antolatuta, Musika Hilabeteari hasiera emango diote bihar, 13:00etan, Mutrikuko Musika Bandaren Udab...

Gaztelugatxeko San Juani buruzko argazkilaritza tailerra antolatu dute hilaren 25erako. Sonymagek antolatu du tailerra, Bermeoko Udalaren laguntzagaz. Jakinarazi dutenez, egun osoko tailerra izango da, eta alde teoriko eta praktikoa edukiko ditu.Alde t...

Emanaldia Juan Mari Beltran musikariak gidatuko du, eta doan izango da. Gaur egun hain ezagunak ez diren musika tresnak ezagutzeko aukera egongo daEuskal Herriko kantu, doinu, dantza eta soinu tresnen hotsen bitartez, Euskal Herriko musikaren alderdi e...