Etxebarria

Lea Artibai mankomunitateko ordezkariak

Europako arauetara egokitzeko, hondakin sistema berrituko dute

Hilabete amaierara arte informazio puntuak jarriko dituzte Lea-Artibai Mankomunitateko herrietan. Azaldu dute araudietara heltzeko “modu bakarra” direla hondakinak biltzeko eta garraiatzeko sisteman egokitzapenak egitea.

lehen sektorea

Lurra defendatuz, bizitza ereiten

Maribi Ugarteburu amorotarraren ‘Erein, borrokatu, bizi’ liburuak hamar emakume baserritarren bizipenak bildu ditu, euren ahotsetatik, EHNE-Bizkaiaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo erronkak erakutsiz, eta emakumeek nekazaritza mugimenduan izan duten garrantzia azpimarratuz. Horietako bat da Libe Plaza lekeitiarra; herriko azken baserritarra da bera. Lanaren aurkezpena Lekeition egingo dute, martitzenean, baserritarren memoria eta emakumeen indarra omentzeko.

Lekeitio-Palestina Elkartasun Taldeak deituta 10 orduko elkarretaratzea, 2024ko abenduaren 28an

Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Euskal Herriko herri eta auzoetan mobilizazioak deitu ditu Mugimendu Feministak urriaren 10 [barikua] eta 11rako [zapatua]. Lea-Artibain, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Lekeition deitu dituzte mobilizazioak.

Bizkaiko 34. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako irabazleak, Berriatuan

Bigarrenez jarraian, Boni Plazak irabazi du Bizkaiko 34. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa

Ekainaren 21ean hasi zuten txapelketa, eta zapatuan eman zieten amaiera Berriatuko bolatokian. Guztira 70 bolari baino gehiagok parte hartu dute txapelketan. Taldekako garaipena Asterrikarentzat izan da.

Euskararen "etorkizunari norabide berria" emateko, milaka euskaltzale bilduko dira abenduaren 27an Bilbon

Euskararen "larrialdi linguistikoari" aurre egiteko eta "pizkundea" sustatzeko Euskalgintzaren Kontseiluak ezinbestekotzat jo du" euskararen normalizazio eta biziberritzearen aldeko indar berri bat sortzea". Iragarri dutenez, kultur kutsukoa izango da Bilboko Bilbao Arenan egingo duten ekitaldia.

Israelen genozidioa salatzeko kalera atera dira ikasleak

Ikasle Abertzaleak deitutako ikasle grebagaz bat egin eta Global Sumud Flotillaren aurka egindako atzematea eta erasoak salatu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko ikasleek, Ondarroan.

Kutxazain automatikoak jartzeko laguntzak, landa eremuetako udalerrientzat

Etxebarriak, Ispasterrek eta Munitibarrek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Gontzal Mendibe Miguel

Etxebarriko Pazkoetako idi probetan parte hartzeko izena martxoaren 10ean eman beharko da

Etxebarriko udaletxera deituta inskribatu beharko da. Apirilaren 5etik 8ra bitartean jokatuko dute 69. sari nagusia.

Palestinako egoerari buruzko hitzaldia "oso ondo" joan zen. Argazkia: ETX kultur elkartea.

Umorezko bakarrizketa egongo da barikuan Etxebarrian

ETX kultur elkarteak antolatu du emanaldia; barikuan [otsailak 16] 19:00etan jarri dute hitzordua.

Erbera kalea oinezkoentzako jarri nahi du Etxebarriko Udalak.

Etxebarriko Erbera kaleko lanak aurkeztuko dituzte gaur

18:30ean kultur aretoan egingo dute aurkezpena. Herritarrek lanen planteamendua onartuz gero, lanekin hasiko dira.

Emakume palestinarrak

Palestinako egoerari buruzko hitzaldia eskainiko dute barikuan Etxebarrian

ETX kultur elkarteak antolatu du, eta Gabirel Ezkurdia EHUko GeopolitikaZ ikerketa taldeko kideak emango du hitzaldia.

Liztor asiarrak

Liztor asiarren eta erleen inguruko hitzaldia eskainiko dute bihar Etxebarrian

Joxean Ostolaza eztigileak emango du hitzaldia liztor asiarrek sortzen dituzten arazoak ezagutarazteko. Bihar [otsailak 7] 19:00etan jarri dute hitzordua, kultur aretoan.

Otsailaren 18ra arte izena eman daiteke Bizkaiko Taldekako bertso txapelketan

Bizkaiko Taldekakoak laugarren edizioa izango du aurten, eta zabaldu dute horretan parte hartzeko izena ematea.

2023ko Etxebarriko inauterietako mozorro desfilea.

Etxebarriko inauterietako herri bazkarirako txartelak, salgai

Eguaztena [otsailak 7] izango da txartelak erosteko azken eguna. Bazkaria zapatuan [otsailak 10] egingo dute.

Gehiago