Etxebarria

DA PRO aurkezpena

DA! PRO topaketa sortzaile eta antolatzaileen elkargune izango da

Azaroaren 26an eta 27an egingo dute Durangon eta gaur [azaroak 6] aurkeztu dute Bilbon.

Mutrikuko Arimen Gaua

Egonkortuta itzuli da Arimen Gaua

Herri askotan eguenean [urriak 31] ospatu dute, baina beste askotan asteburura arte luzatuko dituzte Gau Beltzeko ekintzak.

Nerea Larrinaga eta Iraia Fernandez Lea-Artibaiko kale hezitzaileak.

Kaleetatik bizitzetan eragiten

Lea-Artibai Mankomunitateko kale hezitzaileak dira Nerea Larrinaga Santxez eta Iraia Fernandez Sanchez. Argi dute gazte eta nerabeek erantzunak behar dituztela, eta bide horretan laguntzeko asmoz egiten dute lan.

Arimen Gaua Ondarroan

Arimek eskualdeko herrietako kaleak hartuko dituzte

Eguenean [urriak 31], Arimen Gaua ospatuko da eskualdeko zeinbait herritan, eta horretarako egitarau beldurgarria prest dute, herritarrek hildako arimekin bat egiteko.

Mugikorraren zentzuzko erabilerari buruzko formakuntza egongo da eskualdeko hainbat herritan

Lea-Artibai Mankomunitatearen eskutik, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Lekeition eskainiko dute formakuntza. Herri bakoitzeko lau saio izango dira, eta lanketa integrala egingo dute. Izena eman behar da azaroaren 3a baino lehen.

Hondakinak gaika biltzeko edukiontziak.

Eguzkik dio Amankomunazgoak hartutako neurriak "ondo" daudela, baina “atzerapenarekin datozela"

Lea-Artibaiko Eguzki Talde Ekologistak Amankomunazgoak hondakinen gaikako bilketa hobetzeko iragarritako neurrien gaineko balorazioa egin du. Emaitzarik "onenak" atez ateko sistemaren planteamenduak ematen dituela adierazi dute.

BBK bertso sariketako aukezpena

Aldaketekin dator Bertsolari Gazteen BBK Sariketea

32 urte egingo ditu aurten gazteen plazaratzea helburu nagusitzat duen taldekako sariketak. Astelehenean [urriak 28] aurkeztu dute.

Azken orduetan 3 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Atzo [irailak 30] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 2 Mutrikun eta 1 Aulestin. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasek gora egin dute. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu edo jaitsi egin da. Hiru lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.

Eskualdeko jubilatu elkarteetako kideek topaketa egingo dute Gizaburuagan

Hamalau herritako ordezkariak batuko dira zapatuan [urriak 2] Gizaburuagan. Askotariko gaiei eta arazoei buruz berba egiteko tartea edukiko dute frontoian egingo duten ekimenean.

Beste 8 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Atzo [irailak 29] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 5 Ondarroan, 2 Mutrikun eta 1 Berriatuan. Dena dela, bakarrik Mutrikuko intzidentzia tasa igo da; gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu edo jaitsi egin dira. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.

Intzidentzia maila jaitsita, Lekeitio eta Mutriku gune horian sartu dira

Bi herriak gune laranjan zeuden. Atzo [irailak 28] 2 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibain, eta bi kasuak Ondarroan atzeman zituzten. Herri guztietako intzidentzia tasak bere horretan mantendu edo jaitsi egin dira. Lurraldeetako tasek ere behera egiten jarraitzen dute.

Intzidentzia maila jaitsita, Lekeitio gune laranjan egotera pasatu da

Uztailaren 20an sartu zen Lekeitio eremu gorrian, eta ordutik intzidentzia maila altuko herrietako bat izan da, gaur arte. Bestalde, atzo [irailak 27] 5 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibain: 4 Ondarroan eta 1 Etxebarrian. Ondorioz, bi herrietako intzidentzia tasak igo egin dira.

Hamen Bertokoako ekoizleen produktuak, pintxo eta plateretan dastagai

Urri osorako Asteburu Gastronomikoak egitasmoa antolatu dute. Amoroton, Etxebarrian, Lekeition, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren dastatu ahalko dira pintxoak eta platerak.

160 txirrindularik parte hartu dute Etxebarriko VII. BTT Martxan

Espero baino parte hartze handiagoa eduki dutela azaldu dute antolatzaileek. Giro onean egin zen kirol proba.

Asteburuan Ondarroan erregistratu dituzte positibo gehienak

Barikutik domekara [irailaren 24tik 26ra] 12 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutrikun ez dute kasurik erregistratu. Eta horietatik 10 positibo Ondarroan erregistratu dituzte, eta beste 2 kasuak Lekeition. Ondarroako intzidentzia tasa igo egin da. Mutriku, aldiz, gune horien sartu da.

Gehiago