Etxebarria

Gogenola-Lejardi eta Erkiaga-Lopez, nagusi Madrilen

Villa de Madrid izeneko zesta puntaren nazioarteko sari nagusia lehiatu zuten joan den asteburuan, eta Elaia Gogenolak eta Arai Lejardik eta Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek irabazi zuten.

II. Leartibai Sariak, eskualdeko ekintzaileak bistaratzeko

Azaroaren 3a da Leartibai Fundazioaren lehiaketan proiektuak aurkezteko azken eguna. Sari banaketa azaroaren 23an 19:00etan egingo dute, Ziortza-Bolibarko udaletxeko aretoan.

Etxebarriko Gazte Eguna 2023

100 lagun batu dira Etxebarriko Gazte Eguneko indiar janean

Bazkalostea Aissa Intxausti eta Lander Ibarluzea bertsolariek alaitu dute. Gauean kontzertuak egongo dira elizpean.

Errigora 10 urte

Fase berri bati elkarrekin eta indarberrituta ekiteko

Hamarkada beteko ibilbidea eginda, '10 urte bete-bete' lemapean dator Errigora. Gaur hasi dute udazkeneko kanpaina, eta hastapenetan bezala, 50 euroko saski bakarra osatu dute. Eskariak azaroaren 9ra arte egin daitezke.

Markina-Xemeingo ea Etxebarriko saihesbideko lanak

Markina-Xemein eta Etxebarria arteko saihesbideko lanak hasi dira

Markina-Xemeingo aldetik hasi dira lanak. Orain, hondakindegia prestatu eta gunea lanerako prestatzen ari dira. 30 hilabete aurreikusten dute lanek irautea.

VI. Lea-Artibai Festek eskualdeko baliabide ezezagunenak erakutsiko ditu

Leartibai Fundazioak antolatzen duen ekimena urriaren 21etik 29ra egingo dute, asteburuetan.

Bizkaiko bertsolari txapelketa Arrigorriago kanporaketa

Josune Aramendi bigarrena izan da Arrigorriagako kanporaketan

Lurdes Ondaro, berriz, hirugarrena izan da Iruri Altzerrekak irabazi duen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan.

Bizkaiko egoitzetako egoiliarrak bisita gehiago jasotzen eta irteerak egiten hasi ahalko dira martxoan

Martxoaren 1etik aurrera astean bi bisita edukitzetik hiru edukitzera pasatu ahalko dira egoiliarrak. Senideekin ere astean bi irteera egin ahalko dituzte.

Ondarroa gune gorritik atera da

Azken 24 orduetan 4 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain: 2 Ondarroan eta bana Lekeition eta Markina-Xemeinen. Atzo Ondarroa gune gorrian bazegoen ere, gaur intzidentzia tasa 10 puntu inguru jaitsi da, eta gune laranjan egotera pasatu da. Ez Mutriku eta ezta Lea-Artibaiko herri bat bera ere ez daude gune gorrian.

Ondarroa gune gorrian sartu da berriro ere

Azken orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Ondarroan, eta 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatuak 50 puntu inguru gora egin ditu; 501eko tasa dauka Ondarroak. Lekeition eta Berriatuan ere kasu bana erregistratu dute, eta horietan ere intzidentzia tasa igo egin da. Gainerako herrietan intzidentzia tasa mantendu edo jaitsi egin da.

Azken orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain

Azken 24 orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain: bina Lekeition eta Ondarroan eta bat Aulestin. Orokorrean, intzidentzia tasak mantendu edo jaitsi egin dira; beheranzko joera mantentzen da. Dena dela, 5.000 biztanletik gorako herrien artean Ondarroa da gune gorriko mugatik gertuen dagoena.

Euskadiko disko txapelketa

Sarai Larrinagak brontzezko domina irabazi du Euskadiko Txapelketan

Etxebarriako atletak metro batean hobetu du berbe marka. Espainiako Txapelketa lehiatuko du asteburu honetan.

Ondarroa gune gorritik atera da

Azken hiru egunetan 14 kasu gehiago erregistratu dituzte: 6 Ondarroan, 4 Lekeition, 3 Markina-Xemeinen eta 1 Berriatuan. Gaur gaurkoz, Mutriku eta Lea-Artibaiko herriak ez daude gune gorrian. Azken egunetako intzidentzia tasa dela eta, Markina-Xemein gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da.

Itoiz musika taldeari buruzko materiala batzen ari dira, dokumental bat osatzeko

'Itoiz udako sesioak' deritzon dokumentala osatzeko taldeari buruzko materiala behar dutela jakitera eman du Doxa Producciones ekoiztetxeak. Itoiz eta Indar Trabes taldeei buruzko edozein material ongietorria izango dela esan dute.

Gehiago