Ispaster

Lea Ibarra Motrollo taldeko Arrizabalaga eta Gaminde, binakako txapeldunak

Olatz Arrizabalaga gernikarrak eta Enara Gaminde laukiztarrak irabazi dute Master Laboral Kutxako binakako txapelketa, Amaia Aldai eta Andrea Capellanen kontra. Klubaren lana nabarmendu du gernikarrak.

Zerbitzu publikoetan hizkuntza eskubideen urraketak "betikotzeko arriskuaz" ohartarazi du Behatokiak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2021 txostena argitaratu berri du. Iaz hizkuntza eskubideen urraketei buruzko 1.199 kexa jaso zituzten, eta horietatik gehienak administrazioetakoak eta zerbitzu publikoetakoak dira.

Elkarretaratzeak, Lekeition eta Ondarroan, IAk deitutako greba eguneko atxiloketengatik

34 gazte atxilo eraman ditu Ertzaintzak Gasteizen; horietako bi Lea-Artibaikoak direla jakinarazi du Lea-Artibaiko Ikasle Abertzaleakek.

Markina-Xemeinen Grand Slama jokatuko dute aurten

Lau grand slam izango ditu aurtengo Jai Alai World Tour zirkuituak. Markinako Grand Slama ekainaren 18an hasiko dute eta uztailaren 16an jokatuko dute finala. Gernika-Lumon, Donostian eta Hondarribian lehiatuko dituzte beste hiru grand slamak.

Alde Zaharreko goiko eta beheko aldea itxita egongo dira autoentzat

Ondarroako Udalak onartutako Trafiko Ordenantza berriak oinezkoei eman dio lehentasuna. Horretarako, orduko 30 kilometroko abiadura muga ezarri, oinezkoentzako eremuak zabaldu eta bizikleta zein patineteen erabilera arautu dute.

Lur Aranburu: "Doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den hezkuntza ereduaren defentsan mobilizatuko gara"

Ikasle Abertzaleakek ikasleen greba deitu du eguenerako [martxoak 24]; manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 12:00etatik aurrera.

'BostEHun eta zutik!' Gazte Martxaren aurkezpenak, asteburuan

Barikuan [martxoak 25] egingo dituzte aurkezpenak Markina-Xemeinen eta Mutrikun. Ondarroan, berriz, zapatuan [martxoak 26] izango da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako autobusa

MUXIKA // Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 15ean jokatuko dute Bilboko Miribillan, eta Muxikako Udaleko Kultura Sailak autobusa antolatu du; 15:30ean irtengo da Kurtzerotik. Hilaren 12ra arte izena eman daiteke liburutegian (16:00eta...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago