
Aspalditik daude martxan Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Bermeo eta Ondarroakoak eta berriak abiarazi dituzte Busturian eta Elantxoben. Hainbat ekintza egiten dituzte euskaraz.

Abenduaren 8ra bitartean, euskal kulturgileen lanak ikusgai eta salgai izango dira bertan, baita Lea-Artibai, Mutrikuko sortzaileenak ere

Urkulluk jakinarazi du gaur bertan sinatuko duela osasun larrialdia deklaratzeko dekretua, eta bihar [abenduak 3] arratsalderako bilerara deitu du Labi.

Azken hiru egunetan [azaroaren 29tik abenduaren 1era] 89 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 44 Ondarroan, 13 Berriatuan, 13 Markina-Xemeinen, 10 Mutrikun, 5 Lekeition, 3 Ispasterren eta 1 Amoroton. HITZAren eremuan 10 herri daude gune gorrian; Etxebarria, Gizaburuaga eta Ziortza-Bolibar daude gune gorritik kanpo.

Sindikatuen deiagaz bat egin dute hainbat eragile eta kolektiboek, eta pertsonen bizitzak eta planetaren biziraupena erdigunean jarriko dituen neurri politikoak eskatu dituzte

443,50 punturekin irabazi zuen sariketa Uribe Kosta taldeak, eta Lea-Artibai taldeak 441,5 puntu batu zituen. Txapelketa irabazterik lortu ez duten arren, maila ona erakutsi du txapelketan Lea-Artibaiko taldeak.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, greba eguna izan dute gaurkoa [azaroak 30] Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektoreko beharginek. Pikete informatiboak egin dituzte lantegietako kanpoan eta manifestazio jendetsua egin dute Ondarroan.

ZESTA-PUNTA // Zesta-puntako Herriarteko Txapelketaren finalak jokatuko dira gaur, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Markina-Xemein eta Gernika-Lumoko taldeak aurrez aurre aurkituko dira 17:30ean hasiko diren finaletan. Kadete mailan, Arakis-Atain II eta...

LASTERKETAK // Ekainaren 17an Ondarroan egingo den Lasterbidean nazio elkartasun lasterketan izena emateko epea zabalik dagoela nabarmendu dute antolatzaileek. Adierazi dutenez, www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena ekainaren 15eko gauerdira...

Aurreko urteetan arrakasta izan duen eguna da Muxikako Gazte Eguna. Handik eta hemendik iritsitako herritarrak elkartzeko topagune bilakatzen da egun horretan San Roman auzoa. Bihar jarri du Erdu gazte asanbladak horretarako hitzordua, hainbat jarduera...

JUDO // Ondarroako Artibai Judo Taldeak antolatuta, benjaminaurreko, benjamin eta alebin mailako topaketak egingo dira bihar, 16:00etatik 19:00etara, Ondarroako Zaldupe kiroldegian. Ondarroa, Legazpi, Zumarraga, Hondarribia, Irun, Arrasate, Zumaia eta ...

Surf Jaia ospatuko dute Lagan, domekan. Bizkaiko Surf Federazioak hainbat ospakizun egiten ditu urtero Bizkaiko hondartzetan, eta oraingo honetan Ibarrangeluko Laga hondartzan ipini dute hitzordua.10:00etatik aurrera askotariko ikastaroak eta tailerrak...

Errenteria auzoan egingo dute, lehenengoz, Gernika-Lumoko Duatloi Txikia. Auzoetara ekintzak zabaldu, eta bide batez, herrigunean ibilgailuen zirkulazioan eragiten dituen oztopoak ekidin asmoz, Uharte Kalean egin- go dute bihar proba. 16:30ean hasi eta...

Goienetxe baserriko ardiak Goiko Plazatik Beheko Plazara jaitsiko dira, Erdikokaletik. Ile mozte erakustaldia 11:00etan hasiko da. Herriko lau ekoizlek parte hartuko dute azokanHilero egin modura, Merkatu Txikia egingo dute bihar ere Mutrikuko Beheko P...

Adiskidetasuna komikigintzan erakusketa didaktikoa jarri dute ikusgai, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian. Ekainaren 5ean zabaldu zuten IKEDER-ek egindako bilduma erakusketa, eta hilaren 29ra arte bisitatu ahalko da, arratsaldeko ordutegian. Bertar...