Ispaster

Gorenak baimendu egin du ziurtagiria eskatzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere

Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta ebatzi du zenbait tokitan sartzeko ziurtagiria aurkeztu beharra "egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat" dela.

Berria
Gotzone Sagardui Osasun sailburua, agerraldian

Osasun larrialdia ezarriko du Jaurlaritzak

Izatez, Jaurlaritza Auzitegi Gorenaren erantzunaren zain zegoen osasun larrialdia ezartzeko. Eta Auzitegi Gorenaren ebazpena gaur jaso dutenez, Jaurlaritzak datozen orduetan ezarri dezake osasun larrialdia. Maskara kanpoan ere derrigorrezkoa izatea nahi dute.

Antxoa gaztearen biomasa gutxitu egin dela dio Aztik

2020. urteko uda amaieran 230.000 tona antxoa gazte zeudela ondorioztatu zuen Aztik, eta aurten 208.000 tona izan dira.

Aulesti eta Lekeitio gune gorrian sartu dira

Eguenetik domekara bitartean 112 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 63 Ondarroan, 23 Mutrikun, 11 Berriatuan, 7 Markina-Xemeinen, 5 Lekeition, 2 Aulestin eta 1 Etxebarrian. HITZAren eremuan zortzi herri daude gune gorrian. Hiru lurraldeetako tasek igotzen jarraitzen dute.

Galletebeitiak hirugarren puntuaziorik onena lortu du Galdakaon

Finalaurreko baten faltan, finalean egoteko aukerak ditu lekeitiarrak. Etxahun Lekuek irabazi du Galdakaoko finalaurrekoa.

Kontserba sektoreko beharginek hitzarmen duin baten aldeko protesta egin dute Ondarroan

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dutenez, "Bizkaiko patronala ez da sektoreko langileen baldintzak negoziatzeko borondaterik erakusten ari". Ortiz aurrean elkarretaratzea egin ostean, kontserba-sektoreko langileek manifestazioa egin dute Alamedaraino.

Eskuragarri daude Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finaleko gonbidapenak

Lea-Artibaiko taldeak Uribe Kostaren kontra jokatuko du finala astelehenean [azaroak 29] BIlboko BBK Salan, 18:00etan.

Eskola Bide jasangarri eta seguruaren aldeko astea egingo dute

Datorren astean, ekainaren 11tik 15era bitartean, Eskola Bidearen Astea egingo dute Gernika-Lumon. Egun horietan, Eskola Bide jasangarri, seguru eta autonomoaren alde egingo dute.Hori burutzeko beharrezkoa izan da aurton ere guraso, ikastetxe, osasun s...

Makeliñeren 'Andante' kale antzerkia, gaur

Markeliñe antzerki taldeak Andante kale antzerkia eskainiko du gaur, 19:00etan, Markina-Xemeingo Arkupe aurrean. «Era poetikoan, hitzik barik eta umore ukitu zainduagaz, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anoni...

Luis Antonio Barajas

Emakumeen II. Berritxu Sariak 100 txirrindulari inguru batuko ditu

Emakumeen II. Berritxu Saria txirrindulari lasterketa lehiatuko dute bihar kadete, junior, 23 urtez azpiko eta elite mailetako txirrindulariek. Junior, 23 urtez azpiko eta eliteko Emakumeen Euskaldun Txapelketaren barruko lasterketa ere izango da.14:45...

Aiama taldearen jazz kontzertua, gaur, Plaza Barrin

ETX kultur elkarteak antolatuta, Aiama musika taldeak jazz kontzertua eskainiko du gaur, 21:00etan, Etxebarriko Plaza Barrin. Taldeak euskarazko abestiak eskainiko ditu. Amaia Izarzugaza abeslari eta piano jotzaile bermeotarraren ahotsagaz gozatzeko au...

Aiama Music

Mugartegi eta Larrinaga Espainiako Txapelketetara joango dira

Ainara Mugartegi Solozabal atleta markina-xemeindarrak Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa, Espainia) lehiatuko den Federazioen arteko Espainiako Txapelke- tan parte hartuko du bihar. Euskadiko Selekzioak aukeratu du Durango Kirol Taldeko atleta gaztea 18 ur...

Eider Mugartegi

Eduardo Maidagan Gernika RTren managerra izango da

ERRUGBIA // 2015etik Gernika RTren lehen taldearen entrenatzailea izan den Eduardo Maidagan klubaren managerra izango da aurrerantzean. Beragaz entrenatzaile lanetan aritu den Nicolas Martinezek bakarrik zuzenduko du taldea hurrengo denboraldian. Besta...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Herriarteko finalak jokatuko dira gaur, Markina-Xemeinen

ZESTA-PUNTA // Zesta-puntako Herriarteko Txapelketaren finalak jokatuko dira gaur, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Markina-Xemein eta Gernika-Lumoko taldeak aurrez aurre aurkituko dira 17:30ean hasiko diren finaletan. Kadete mailan, Arakis-Atain II eta...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Zabalik dago Lasterbideanerako izen ematea

LASTERKETAK // Ekainaren 17an Ondarroan egingo den Lasterbidean nazio elkartasun lasterketan izena emateko epea zabalik dagoela nabarmendu dute antolatzaileek. Adierazi dutenez, www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena ekainaren 15eko gauerdira...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago