
Eguena da azaroaren 25a, eta beste urte batez elkarretaratzeak egingo dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Baina ekintza gehiago ere badaude aukeran. Hemen herriz herriko egitaraua!

Gehienezko muga bat ezarri dute: 50 kutsatu ZIUetan. Langa hori igaroz gero aztertuko dute pandemiaren legea baliatuta neurriak zorroztea. Izurritearen bilakaera okerrera egiten ari dela ohartarazi du Sagarduik.

Jendea txandaka sartuko da Landako Gunera, eta Ahotseneako kontzertuak ere izena emanda bakarrik ikusi ahalko dira. Koronabirusaren zabalpenak bultzatuta hartu ditu erabakiak Gerediaga elkarteak.

Azaro Fundazioak eta Leartiker BRTA Zentro Teknologikoak abiarazi dute lehiaketa ekintzaileei ezagupenak eta azpiegiturak eskaintzeko asmoz. Proiektuak aurkezteko azken eguna abenduaren 12a izango da.

Epaileek ez dute ontzat hartu Jaurlaritzak jatetxeetan eta aisialdirako eta dantzarako jarduerak eskaintzen dizkieten lekuetan COVID ziurtagiria eskatu ahal izateko egindako eskaera.

Azken lau egunetan 50 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 23 Ondarroan, 10 Berriatuan, 5 Mutrikun, 5 Mendexan, 4 Lekeition eta 3 Markina-Xemeinen. Sei herri kenduta, gainerakoak gune gorrian egoten jarraitzen dute; gune gorrian dauden herri guztietan igo egin dira intzidentzia tasak. Hiru lurraldeak ere gune gorrian daude gaur [azaroak 22].

2022an 40 urte betetzen dutenek edo hortik gora dutenek urtarriletik aurrrera domekero esku pilotan jokatzeko aukera edukiko dute Lekeition. Kiroldegira joanda, telefonoz deituta (94-624 30 05) edo WhatsApp bidez izena eman daiteke (605 77 54 45).

ERRUGBIA // 2015etik Gernika RTren lehen taldearen entrenatzailea izan den Eduardo Maidagan klubaren managerra izango da aurrerantzean. Beragaz entrenatzaile lanetan aritu den Nicolas Martinezek bakarrik zuzenduko du taldea hurrengo denboraldian. Besta...

ZESTA-PUNTA // Zesta-puntako Herriarteko Txapelketaren finalak jokatuko dira gaur, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Markina-Xemein eta Gernika-Lumoko taldeak aurrez aurre aurkituko dira 17:30ean hasiko diren finaletan. Kadete mailan, Arakis-Atain II eta...

LASTERKETAK // Ekainaren 17an Ondarroan egingo den Lasterbidean nazio elkartasun lasterketan izena emateko epea zabalik dagoela nabarmendu dute antolatzaileek. Adierazi dutenez, www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena ekainaren 15eko gauerdira...

Aurreko urteetan arrakasta izan duen eguna da Muxikako Gazte Eguna. Handik eta hemendik iritsitako herritarrak elkartzeko topagune bilakatzen da egun horretan San Roman auzoa. Bihar jarri du Erdu gazte asanbladak horretarako hitzordua, hainbat jarduera...

JUDO // Ondarroako Artibai Judo Taldeak antolatuta, benjaminaurreko, benjamin eta alebin mailako topaketak egingo dira bihar, 16:00etatik 19:00etara, Ondarroako Zaldupe kiroldegian. Ondarroa, Legazpi, Zumarraga, Hondarribia, Irun, Arrasate, Zumaia eta ...

Surf Jaia ospatuko dute Lagan, domekan. Bizkaiko Surf Federazioak hainbat ospakizun egiten ditu urtero Bizkaiko hondartzetan, eta oraingo honetan Ibarrangeluko Laga hondartzan ipini dute hitzordua.10:00etatik aurrera askotariko ikastaroak eta tailerrak...

Errenteria auzoan egingo dute, lehenengoz, Gernika-Lumoko Duatloi Txikia. Auzoetara ekintzak zabaldu, eta bide batez, herrigunean ibilgailuen zirkulazioan eragiten dituen oztopoak ekidin asmoz, Uharte Kalean egin- go dute bihar proba. 16:30ean hasi eta...