
Joan den aste osoan 20 positibo erregistratu zituzten Ondarroan; astebetean 151 puntu igo da Ondarroako intzidentzia tasa. Bizkaian gune gorrian dagoen herri bakarra da Ondarroa. Igo egin dira baita ere Berriatuko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mendexako eta Mutrikuko tasak. Hiru lurraldeetako tasak ere igo egin dira.

Indarra, teknika, maisua, umila eta askoz gehiago da Aritz Erkiaga. Aurten bost txapelketa handietatik lau eta hiru master irabazita, Munduko Txapelketara begira dago aurrelari ispastertarra.

Besteak beste, Berriatuan, Lekeition eta Ondarroan egin dituzte protestak. Guraso eta umeek 10 minutuko eserialdiak egin dituzte ikastetxeen kanpoaldean. Irakasle batzuk ere protestara gehitu dira.

Bermeoko Izaro irlan egiten duten eraztuntze proiektuaren koordinatzailea ere bada Betanzos.

Elorrioko Argiñetan emango diote bolariek hasiera txapelketari. Lehendakari Txapelketa jokatuko dute Iruzubietan azaroaren 20an.

Bihar [urriak 15] jokatuko dute Hondarribiako Grand Slamaren finala. Aurreko koadroetan Jokin Arbe markina-xemeindarraren eta Aritz Erkiaga ispastertarraren arteko lehiaz gozatuko dute Jostaldin bildutako zaleek.

Gaur [urriak 13] arratsaldean egin dira elkarretaratzeak Aulestin, Lekeition, Munitibarren eta Markina-Xemeinen, eta bihar [urriak 14] Mutrikun egingo dute. Ondarroan, ostera, zapatuan [urriak 17] batzeko deia egin dute.

Ajangiz eta Arratzuko jaiek hasiera ezin hobea eman diete eskualdeko ospakizunei. Nola ez, bi udalerriak musikaz, janariaz eta giro alaiaz bete dira egun hauetan, nagusi zein gaztetxoei ederto pasatzeko aukera eskainiz. Zapatuan Ajangizkoek sukalki txa...