
Hamazortzigarren egunez, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute kutsatu berririk erregistratu. Lurraldeka, Bizkaian hazi da gehien kutsatu kopurua: beste hamabost herritarrek eman dute positibo. Beste hiru kasu atzeman dituzte Araban, eta beste bat Gipuzkoan

Osasun sailburuak azpimarratu du bi fokuak "laster" detektatu direnez, "profesionalen eta pazienteen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak" hartu ahal izan direla. Lea-Artibain eta Mutrikun hamazazpi egunez jarraian ez dute positibo kasu berririk antzeman.

Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak gaur onartu du "normaltasun berria" arautzeko lege dekretua; esan dutenez, indarrean egongo da Espainiako Gobernuak "krisia amaitu" dela erabaki arte. Maskarak derrigorrez erabili behar direla eta hori errespetatzen ez dutenei 100 euroko isuna jartzea aurrikusi du dekretuak.

Urtea amaitzen denean, langabezia tasa %13,7an kokatuko dela eta lanaldi osoko 68.000 lanpostu galduko direla esan du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila bi foku nagusi aztertzen ari da egunotan, kezkatzeko moduko kutsatzeak agertzen hasi baitira osasun zentro batzuetan. Txagorritxuko ospitalean (Gasteiz) eta Basurtuko (Bilbo) ospitaleko positibo kasuak gertutik ari dira jarraitzen, eta gaixoak bakartuta dituzte. Gaur, baina, Gurutzetako ospitalean (Barakaldo) ere positibo berri bat antzeman dute.

3. fasean zer egin daiteke? Hemen puntu guztiak! Dena dela, 6 urtetik gorakoek maskara nahitaez erabili beharko dituzte bi metroko segurtasun tartea bermatu ezin denean.

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 1era arte metatutako datuen arabera, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dira 94 kutsatu erregistratu, baizik eta 103. Datuen dantza horretan, Amoroton erregistratutako kutsatua ez zela amorotoarra esan dute. Beraz, eskualde mailan, Munitibar eta Amoroto dira kutsaturik erregistratu ez diren herriak.


Asteburuan egon da zabalik Goizeko Izarra ikastolak eta Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate eskolak Zabiel kultur etxean egindako erakusketa. Arrakastatsua eta positiboa izan dela aitortu dute antolatzaileek, eta Txurrukari buruzko informazio...

30 bat lagun batu dira lehenengo batzarrean. Jaxak Martxan egitasmoa abiarazi dute,. gune alternatiboa eta jai eredu propioa sortzeko. Gazteei bileretan parte hartzeko deia egin dieteJaietako egitarau osoago eta indartsuago bat egiteko helburuagaz, bat...

Ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera edukiko dute zapatuan Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari txikienek, urteko ekitaldia eskainiko baitute. 90 ume inguruk parte hartuko dute ekitaldian.Eguraldiak laguntzen baldin badu, Artza frontoiko dantza eman...

«Euskara Ondarroan egoera onean dago». Horixe adierazi du Leire Beitia euskara zinegotziak martxoan euskararen kale erabilerari buruz argitaratutako ikerketaren emaitzak ikusita. Emaitzekin pozik agertu da.Soziolinguistika Klusterrak nabarmentzeko d...

ETXEBARRIA // Etxebarriko Gazte Asanbladak eta ETX kultur elkarteak antolatuta, bertso afaria egongo da bihar, Irubide tabernan, Agin Laburu, Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariekin. Bertso afaria 21:00etan hasiko da; aurretik, baina, 19:30ean hasi...

Munitibarko bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta, Etxebarriko Zelaietaburu gerra eremuari buruzko argazki erakusketa ikusgai dago udalerriko liburutegian. Dozena bat paneletan, Zelaietaburuko errekuperazio lanak eta hiru gudariren deshobiraketen arg...

Gernika-Lumoko kultur etxeak Gernika-Pforzheim: Bi hiri bide berean izeneko erakusketa hartu du, Pforzheimgo udaletxean erakusten zegoena, hain zuzen.Bi hiri, eta, bietan, eraso gupidagabea. Bonbak, hilketak, heriotza, suntsipena... 1937an bonbardatu z...