
Azokak itxita, baserritarrek euren produktuen salerosketarako alternatiba bat bilatu dute. Baserriko plaza izeneko ekimena eta webgunea jarri dituzte martxan.

Hezkuntza Sailaren ezagutza eza, sakoneko informazioa ez ematea eta erabakiak hartzeko hezkuntza komunitate osoaren iritziak eta proposamenak ez jasotzea salatu ditu Steilasek.

Hotel horiez gain, herriko elkarte eta kolektiboek emandako laguntasuna ere azpimarratu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak.

Nekane Murga Osasun sailburuak esan duenez, "egoera zer edo zer hobetu da". Bizkai, Gipuzkoa era Arabako grafikoak kasu positiboen goranzko joera hautsi dela erakusten du. Azken orduetan Markina-Xemeinen erregistratu da positibo kasu berria.

Arrisku egoeran daudenek Bizkaiko edozein famaziatara joan eta laguntza eskatu dezakete 'Maskara 19' esanez. Informazioa eta arreta jasotzeko telefono-zenbakia hurrengoa da: 900 840 111.

Azken egunotan hiru kasu positibo gehiago erregistratu dituzte eskualdean. Berriatuan, esaterako, COVID-19 lehen kasu positiboa erregistratu dute. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 6.057 dira zenbatutako positiboak.

Apirilaren 9ra bitartean egongo da dekretua indarrean, baina 24 orduko luzapena eman diete jarduera berehala etetea ezinezkoa zaien enpresei. Osasun larrialdia amaitzean, egin gabeko lanorduak berreskuratu beharko dituzte beharginek.


Santanape kiroldegian jokatuko dituzte partiduak. Parte hartzeko adinez nagusia izan behar da. Izena emateko azkenengo eguna abenduaren 7a daPala txapelketa antolatu dute Gernika-Lumon, abendu eta urtarrilerako. Gernikako Santanape kiroldegian lehiatu...

ERRUGBIA// Errugbian derbia izango dute zaleek bihar, Urbietan. Izan ere, Gernika Rugby Taldeko seniorrek Getxo Artea hartuko dute zelaian. 16:00etan hasiko da partidua. Ohorezko Mailako hamargarren jardunaldia da, eta zortzigarren postuan dira gernika...

ERRUGBIA // Amaiur Ligako seigarren jardunaldian, Escor Gaztediren zelaia bisitatuko dute Gernika Rugby taldeko neskak. Bihar dute partidua, 16:00etan. Gasteiztarren kontrako partiduan beren onena eman beharko dute. Sailkapenean azkenak dira gernikarra...

Gaur, 19:00etatik aurrera, Udazken Sariko finalerdiak jokatuko dituzte Mutrikuko Miruaitz frontoian. Txapelketa, hain zuzen ere, alebin eta txiki mailako puntistak ari dira jokatzen, eta finalerako txartela lortzeko lehian Mutrikuko Danok Bat pelotazal...

Gaur hasi eta hilaren 23an amaituko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte kulturzale guztiak Rock Kolektiboko kideek. Aurten, berritasun modura, hitzaldi bat eskainiko duteGaur hasiko da Mutrikuko XII. Abendurock jaialdia, eta abenduaren 23...