Ispaster

Gaixorik daudenen hondakinak errefuxara botatzeko eskatu dute

Koronabirusagaz kutsatutako gaixoekin eta berrogeialdian dauden pazienteekin kontaktuan egon diren hondakinak edukiontzi grisera bota behar dira. Traste zaharrak ere ez dituztela batuko esan dute.

KEPA ARRONATEGI
Sare Herritarra

"Halako erronka baten aurrean askatasunik ez eta aukera gutxiago dituzten pertsonak dira kaltetuenak"

Euskal preso politikoei gutunak bidaltzeko eskatu du Sarek. "Bisitarik ez dautenez, telefono dei apurrak baino ez dituzte eta kanpokoek egin ahal ditugun keinuen artean, idaztea izan liteke modu eraginkorrena, komunikazioa bermatu eta lotura hori eten ez dadin".

Lehen isuna jarri dute Lea-Artibain, alarma egoerako neurriak ez betetzeagatik

Dekretu oso zorrotza dagoela martxan gogora ekarri du Ertzaintzak, eta ondo betetzea denon esku dagoela adierazi dute.

Kazolak joko dira Soraluzeko hilketa matxista salatzeko

Emakume bat hilda aurkitu zuten atzo [martxoak 16] goizean Soraluzeko (Gipuzkoa) etxe baten, eta semea atxilotu zuen Ertzaintzak ama hil izana leporatuta.

Neurri ekonomikoak hartuko dituztela iragarri dute erakundeek

Koronabirusa egiten ari den kaltearen aurkako neurri ekonomikoak hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek. Eudelek zerga eta tasen ordainketa atzeratzeko eskatu die udalei. Autonomoen PFEZen ordainketa zatikatuen ordainketa ere eten egin dute.

IBON IPARRAGIRRE

Koronabirusak presoen osasunean eta eskubideetan izan dezakeen eraginagaz kezkatuta agertu dira

20 erakundek baino gehiagok presazko neurriak eskatu dizkiote Barne Ministerioari eta Espetxe Erakundeei, eta Sarek bat egin du eskaeragaz. Besteak beste, larriki gaixorik dauden presoek eta adinekoek etxean egon beharko luketela diote, espetxeetako higiene-baldintza eta osasun-zaintzako baldintza eskasei, koronabirusaren larritasuna eta batu zaielako.

Hauteskundeak ez egitea erabaki dute alderdi politikoek, aho batez

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia Osasun-Larrialdiaren Adierazpena kendu ondoren aktibatuko da. "Berehala egingo da, alderdi politikoei entzun ondoren, eta Lehendakariaren Dekretu bidez".

Giza proben Bizkaiko txapelketaren azkenengo saioa jokatuko dute

Bihar eta etzi Nabarnizen izango dira probak. Bermeoko Alegria, Kortezubiko Bilbao, Gernikako Alzola, Bedaronako Iturraspe eta Nabarnizko Zubizarreta ariko dira lehianGiza Proben Bizkaiko Txapelketaren azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan, Nabarn...

Aintzina Monasterio

Nordic Walking-ari buruzko berbaldia emango dute gaur

Nordik Walking-aren inguruko berbaldia emango dute gaur arratsaldean, Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian. Gernika Atletismo Taldeak antolatuta, 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta martxa nordikoa ezagutara emateko baliatuko dute.Hain zuzen ere, iraupe...

A.M.M.

Bermeo futbol taldeak Beasainen kontra jokatuko du bihar

Hirugarren mailan 15. jardunaldia lehiatuko dute asteburuan, eta Bermeo Futbol Taldeak Beasainen kontra jokatuko du, bihar. 17:15ean hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka, Loinatz futbol zelaian.4. multzoko sailkapeneko laugarrena da bermeotarren bi...

A.M.M.
Gurasoentzako hitzaldia
TMA-ko langile ohiei babesa adierazteko Gernika-Lumon egindako agerraldia

Giza Proben Bizkaiko Txapelketa lehiatuko dute Nabarnizen

Giza Proben Bizkaiko Txapelketaren azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan, Nabarnizen. Absolutu kategoriako eta promozioko probalariak batuko dira herriko probalekuan, bihar eta etzi. Bi egunetan 18:00etan hasiko dira probak.Bihar udalerriko Kepa Z...

A.M.M.

Maila goreneko puntistek jokatuko dute 30. Desanexio Txapelketa

Gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailetan banatuta jokatuko da finala, bihar. Partida guztiak 30 tantora jokatuko dira. Azpimarratu dutenez, ikusgarria izan da txapelketaBerriatuko Zesta Eskolak antolatuta, 30. Desanexio txapelketa-VI. Luis Bilbao Mem...

Nerea Bedialauneta

XII. Trinketeko Esku Pilota Txapelketa jokatuko da Lekeition

40 urtetik gorakoek Trinketeko Esku Pilota Txapelketan jokatzeko aukera edukiko dute domekero, pilota goxua erabilita. Helduen parte hartzea bultzatzea helburu, aurten ere, martxan jarriko dute Lekeition, txapelketa.Lehiaketa binaka jokatuko da, adin z...

Eider Mugartegi
Gehiago