Ispaster

Lea Ibilbideko IX. Martxan izena emateko epea amaitzear dago

Irailaren 30a [astelehena] baino lehen eman beharko dute izena martxan parte hartu nahi dutenek. Egunean bertan [urriak 5] ez da izena emateko aukerarik egongo.

Eguenera arte egongo da zabalik IV. Ondarru-Lekitto Kostaldeko Lasterketan parte hartzeko aukera

Momentuz 196 korrikalarik eman dute izena Herrikrosaren webgunean. Zapatuan lehiatuko da proba, 17:30ean Ondarroatik irtenda. Autobusak jarriko ditu Tximista atletismo taldeak.

Talentatu proiektuak jarraipena izango du 2019-2020 ikasturtean

Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkarteak, Azaro Fundazioarekin elkarlanean, astelehenean [irailak 16] iragarri zuen egitasmoak jarraipena izango duela.

Ondarearen Europako Jardunaldiak aurkeztu dituzte

Astelehenean [irailak 16] egin zuten agerraldia Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak zein Ainara Martinez Matia eta Amaia Apraiz historialariek, Bilbon. Lea-Artibai eta Busturialdean programa zabala eskainiko dute urrian.

Bigarren postuagaz borobildu du Ondarroak Eusko Label Liga denboraldia

Urdaibai irabazlearengandik sei segundora sailkatu da 'Antiguako Ama' Portugaleteko uretan. Zazpigarren postuan amaitu du denboraldia.

Lea-Artibaiko EAJk Koldo Goitia proposatu du Amankomunazgoko lehendakaritzarako

Lea-Artibaiko EAJk irailaren 12an egin zuen Uri Batzarra, eta horretan "aho batez" erabaki zuten gaur egun Lekeitioko alkatea dena izatea Lea-Artibaiko Amankomunazgoko presidentziarako hautagaia.

Akordu kolektiboagaz amaitu da 11/13 Sumarioa

Arantza Zuluetak eta Jon Enparantzak espetxera joan beharko dute. Orain arteko espetxealdia kontuan hartuta hilabete batzuk egin beharko dituzte kartzelan.

Bermeok Balmasedaren zelaian lehiatuko du 6. jardunaldia

Bermeok Balmasedan lehiatuko du ligako seigarren jardunaldia, bihar. 17:30etatik aurrera jokatuko dute, La Baluga futbol zelaian.Denboraldia ondo hasi dute bermeotarrek; jokatutako partida bat bera ere ez dute galdu.Ondorioz, gaur gaurkoz, 3. mailako 4...

A.M.M.

Zabalik dago Mutrikuko Binakako pala txapelketako izen ematea

Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak urtero udazkenean antolatzen duen Binakako pala txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago. Txapelketa, aurreko urteetan egin modura, bi mailatan banatuta jokatuko da: 1. maila eta 2. maila.Elkarteko arduradun...

Nerea Bedilauneta
Ispasterko zaldi probak
Kuadrilen Eguna, Ispasterren
Fernando Franco

Euskal txapelketako podiumera igo da Solabarrieta

Euskal Herriko Opena-Bizkaia Trofeoa txapelketan emaitza oso onak lortu dituzte Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi laguntzaileak.Bikoteak bi diziplinatan parte hartu du, eta bietan podiumera igotzeko aukera ed...

Nerea Bedialauneta

Liga hasi aurreko azken garaipena

Hilaren 18ko Euskal Kopako finalean moduan, asteburuko Javi Durango Memorialean ere Lointek Gernika Bizkaia nagusitu da Lacturale Araski talde gasteiztarraren kontra. Talde gernikarrak 71-57 irabazi zuen zapatuko finala, Getxoko Fadura kiroldegian. Ats...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

162 korrikalarik egin dute lehenengo Ondarru-Lekitto Kostaldeko lasterketa

Nere Arregi eta Aitor Mimenza izan dira irabazleak. Lea-Artibaiko 72 korrikalarik hartu dute parte proban. Marina Etxebarrieta eta Ibon San Miguel izan dira eskualdeko lehenak162 korrikalarik, 139 gizonezkok eta 23 emakumek hartu zuten parte Lekeitioko...

Eider Mugartegi
Gehiago