Ispaster

Garmendipen jokatuko da Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketako zazpigarren jaurtialdia

Txapelketaren sailkapen orokorraren aurreko postuetan daude Lea-Artibaiko bolariak. Seigarren geratu zen azken jaurtialdian Antonio Ibarluzea markina-xemeindarra.

Lau garaipen lortu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko pilotariek G.R.A.B.N.I Txapelketan

Gazte mailan binaka eta banaka eta nagusien mailan binaka eta banaka irabazi dute bertoko pilotariek. Hiru garaipenekin Bizkaia izan da garaipen gehien eskuratu dituen herrialdea.

Txus Jaio eta Jesus Urkidi, txapeldun VIII. Lea-Artibai Rallyan

Markina-Xemeingoek jantzi dute txapela Kastinparro Racingek antolatutako proban. Castro eta Urkiola geratu dira bigarren eta Odiaga aulestiarrak eta Mintegia munitibartarrak osatu dute podiuma.

Zabalik dago 42. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea

42. Euskal Zine Bilera azaroaren 23tik 30era ospatuko da Lekeition. Lanak irailaren 30era arte aurkeztu ahal dira.

Tximista atletismo taldeko neskak Bizkaiko txapeldun geratu dira laugarrenez

Eguen arratsaldean lehiatu zen Durangon Bizkaiko Txapelketa. Garaipena lorpen handia dela nabarmendu dute Lekeitioko taldekoek.

Alaitz Urkiola eta Aingeru Castro, Lea-Artibai Rally lasterketako txapelak soinean

Eskualde osoa zeharkatuko du VIII. Lea-Artibai Rallyak

Iazko antzera, 62 izango dira parte hartzaileak. Joan den barikuan amaitu zen izena emateko epea eta zerrenda kaleratu dute antolatzaileek.

Iraupen luzeko 30. martxa egingo dute Ondarroatik Ondarroara

06:00etan izango da irteera Zaldupe futbol zelaitik. Guztira, 60 kilometro dira, baina erdia ere egin dezakete parte hartzaileek.

Izarora, mugak zehaztera

Bermeok, Mundakak eta Elantxobek parte hartuko dute Busturialdeko jairik kresaltsuenean. Madalen Eguna Izaro irlaren jabetza aldarrikatzeko eguna izaten da bermeotarrentzat.Izaro uhartearen jabetza aldarrikatzera hurbilduko dira bermeotarrak hilaren 22...

Olaia Zabalondo

Euskal Ezkontza Xabier Erkiziaren hitzaldiagaz hasiko da aurten

Gora Buru Kultur Elkarteak antolatzen duen ekimena jarraian egiten dela 40 urte betetzen dira aurten. Egitarau berezia prestatu dute, urteurren berezirakoGora Buru Kultur Elkarteak antolatzen duen Lekeitioko Euskal Ezkontza jarraian egiten den 40 urtea...

Eider Mugartegi

Senegaldar jaia egongo da bihar, Independentzia plazan

Lekeitioko Senegaldar Elkarteak jaia antolatu du euren kultura eta tradizioak ezagutzera emateko. Bihar, egun osoan ospatuko dute jaia, Independentzia plazan.12:00etatik aurrera, bazkaria prestatzen hasiko dira, eta ondoren, bazkaria egongo da. Bazkari...

E.M.U.

Jolas artean hasi dituzte Karmen jaiak

Txupina gaur jaurtiko badute ere, Karmen jaiak ospatzen hasita daude markina-xemeindarrak. Atzo arratsaldean, esate baterako, pentatloia egon zen Txosnaguneko karpan, bai eta urteroko afari jendetsua ere. Asto pekotzaren zozketa ere egin zuen Xemein As...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

San Juan Ibarrako haurren jolastokia berriztuko dute, hurrengo hiru asteetan

Gernika-Lumoko Udalak 220 metro karratuko parkea egingo du plazan, herriko jolastokien berritze prozesuaren baitan. Lan horiek 71.300 euroko aurrekontua edukiko dute ander zarragaSan Juan Ibarra plazan dagoen jolas parkea handitu, eta haurrentzako 220 ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Amezagari ongietorri ekitaldia egingo diote, hilaren 30ean

Uztailaren 30ean ongietorri ekitaldia egingo diote Jone Amezaga errigoitiarrari, Gernika-Lumon. Lehenik ekitaldia egingo diote, Merkurio plazan. Ondoren, bertaratutakoak bazkaria egingo dute, plazan bertan.Amezaga ekainaren 11n irten zen Brievako (Avil...

A.Z.

31 artisten lanak daude ikusgai, GernikArten

Herriko artistek landutako argazkilaritza, margogintza, eskultura edo ehungintzako artelanak daude ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan. 13 artisten lanak biltzen ditu erakusketak; horien artean, Fernando Abaunza, Marimar Agirre eta ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Atxurra kobako aurkikuntzak aurkezteko hitzaldia emango dute

Artea eta arkeologia Atxurra koban izenburupean, Berriatuko kobazuloan egindako aurkikuntzaren inguruko hitzaldia eskainiko dute eguenean, 19:30ean, Berriatuko bideo gelan. Hizlaria Diego Garate Maidagan aurkikuntza egin zuen Bizkaia Arkeologi Museoko ...

Gehiago