
Amankomunazgoak aurtengo aurrekontua onartu du asteon, aldeko sei botogaz, ezezko batekin eta hiru abstentziogaz. Iazko aurrekontua baino %3,49 handiagoa da aurtengoa.

Apirilaren 22tik 27ra ospatuko da aurtengo Artedrama, Aulestin. Aurten, emakumeen ikusgarritasuna bultzatzeko, irakasle guztiak emakumezkoak izango dira.

Urtebetean, besteak beste, pentsioak %3 igotzea edo gutxiengo soldata 900 euroraino igotzea lortu dutela azpimarratu dute. Baina borrokan jarraituko dutela esan dute, oraindik ere lortzeko asko geldintzen delako.

Sindikatuak dio denona den Euskal Eskola Publikoa nahi duela, eta hori lortzeko, hezkuntzan lan egiten duten agente aktiboak saretzea bilatzen du. Hitzaldia zapatuan izango da, 11:00etan, Bekobenta eskolako liburutegian.

Domekako Donostiako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Lea-Artibaiko herri batzuetan; aldez aurretik izena eman behar da.

Markina-Xemeindarrek eta lekeitiarrek osatutako taldeek parte hartuko dute bigarrenez egingo den txapelketan. Otsailaren 24an egingo da lehenengo saioa, Algortan.

Hilabete baino gutxiago falta da Euskal Herriak Greba Feminista berri bat bizitzeko. Herriz herri Greba Feminista antolatzeko lanetan murgilduta jarraitzen dute Lea-Artibai eta Mutrikun.