Ispaster

podiuma Bullet Series

Desberdina eta berritasuna delako

‘Bullet’ek antolatu, eta Zabalak irabazi. Hori da laburpena. Bullet Team Series txapelketak zesta-punta eraldatu nahi izan du. Desberdina izan delako, taldekakoa, eta berritasunak sartu dituelako: karbono eta aluminio zuntzez egindako xisterak.

Iñurri: tabuen kutxak apurtzen dituen tribua

Minbizia normaltasunez, tabuetatik libre eta zuzenean nahiz zeharka bizi duten pertsonak ahalduntzeko gunea da Iñurri. Eta, bihar, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango den horretan, zein urteko edozein egunetan, minbiziari buruz tabuetatik kanpo hitz egiteko espazioak sortzen segitzen dute iñurriek.

Hamaika txoko lurpean

ADES Espeleologia Elkarteak lurpeko munduaren kontserbazioan eta berreskurapenean lan egiten du, ondarearen ezagutza eta sustapena bultzatuz.

Leartibai Saria irabazleak 2023

Urriaren 31ra arte parte hartu daiteke Leartibai Sarietan

Leartibai Fundazioak hirugarren aldiz antolatu du sariketa. Azaroaren 21ean banatuko dituzte sariak, Amoroton.

Hartzaile premiari erantzuna eman asmoz

59. Durangoko Azokaren leloa eta kartela argitara eman dituzte gaur [urriak 16]. Azokak hartzailearengan ipiniko du fokua, abenduaren 5etik 8ra artean. 'Hartzea ematea DA!' izango da aurtengo leloa. Kartela, ostera, Udatxo eta Balu artistek elkarlanean sortu dute.

Lauko Finaleko bigarren finalaurrekoa

Itzaleko hautagaiak, nagusi

Barandikak eta Lopezek Erkiaga eta Basque menderatu dituzte Jai Alai Ligako Lauko Finaleko bigarren finalaurrekoan. Gaur [urriak 15] jarriko dituzte Winter Serieserako bonoak salmentan.

IV. Musika Haizeak 2023.

Barikuan emango diote hasiera V. Musika Haizeak kontzertu zikloari

Barikuan [urriak 18] Maddi Txurruka eta Mikel Ansolaren kontzertua egongo da, 19:30ean, Xemeingo Elizan.

aulesti atletismoa

Lea-Artibaiko atletak dominaz beteta bueltatu dira Bizkaiko Txapelketatik

Eskualdeko sei atleta Bizkaiko txapeldun geratu dira. Lekeitioko Tximista taldekoen eta Durango KTn dauden Lea-Artibaiko atleten artean 21 domina irabazi dituzte Durangon.

Azken orduetan bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Markina-Xemeinen erregistratu dute kasu bat, eta bestea Ondarroan. Markina-Xemeingo intzidentzia tasa igo egin da, ez ostera Ondarroakoa. Etxebarriko intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta gainerako herritakoa mantendu. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.

Berrerabili daitezkeen hondakinak uzteko beste edukiontzi bat ipini dute Mutrikun

Edukiontzia Puerto Jaitsiera kalean ipini dutela esan dute. Horretan arropak, liburuak edota jostailuak utzi daitezkeela diote.

Azken egunetan bederatzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Barikutik domekara [maiatzaren 21etik 23ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Berriatua (1), Etxebarria (2), Lekeitio (1), Mutriku (1) eta Ondarroa (4). Joan den aste osoan 17 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino bi gehiago. Lurraldeetako tasek behera egin dute.

Palestinari elkartasuna adierazi diete

Palestinarren erresistentziari "babesa eta indarra" helarazi diete Lekeition, Mutrikun eta Ondarroan egin diren elkarretaratzeetan.

Azken orduetan Ondarroan erregistratu dituzte kasuak

Zehatz esateko 3 kasu erregistratu dituzte Ondarroan. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Hamar dira azken zazpi egunetan kasu positiborik eduki ez duten herriak. Lurraldeei dagokienez, horiek ere beheranzko joerari eusten jarraitzen diete; hiru lurraldeak gune horian daude.

Azken orduetan ere kasu bakarra erregistratu dute

Atzo [maiatzak 19] Ondarroan erregistratu zuten kasu bat; gainerako herrietan ez zuten kasurik erregistratu. Lekeitiok eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen dute. Lurraldeei dagokienez, horiek ere beheranzko joerari eusten jarraitzen diete; hiru lurraldeak gune horian daude.

Bolivarren heriotzaren 190. urteurreneko irudia, 'Benetan berezia' erakusketan ikusgai

Museoen Naziorteko Egunaren harira, Bizkaiko museoek 'Benetan berezia' izeneko erakusketa birtuala osatu dute, eta Internet bidez ikusi daiteke. Erakusketa bi astez egongo da ikusgai.

Gehiago