
Berriatuan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan gaur [urriak 11] egingo dituzte elkarretaratzeak.

Teknologia berrien maitaletzat du bere burua Ibon Reinosok. Batez ere, big data eta adimen artifiziala erabiliz arazoak konpontzea du gustuko.

Erabiltzaileek ondoen baloratu duten hondartza da Ogella, 9,80ko notagaz. Eta bigarren notarik onena jaso du Karraspiok (9,46). Bizkaiko hondartzen erabiltzaileek 10etik 8,36ko kalifikazio orokorra eman diete lurraldeko hareatzei.

Zazpigarren urtez antolatu du Leartibai Fundazioak eta askotariko ekintzak egingo dituzte. Ekintza batzuetarako izen ematea beteta dago dagoeneko.

Hilaren 7a eta 21a artean, Jai Alai Ligaren Lauko Finala lehiatuko dute Durangoko Ezkurdin. Aritz Erkiagak, sailkapenaren agintean den puntistak, Thibault Basque izango du bikote, Xabier Lauzirikaren eta Imanol Lopezen kontrako finalerdian.

Euskaraldia ON! topaketak egin dituzte Eibarren. Boluntarioak, euskara elkarteetako kideak, herritarrak eta teknikariak bildu dira, herrietan aktibazioa eragiteko gako berriak jasotzeko.

Atzo [maiatzak 18] erregistratutako kasu bakarra Ondarroan erregistratu zuten. Dena dela, azken 24 orduetan Ondarroako tasa ere jaitsi egin da. Lekeitiok eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen dute. Lurraldeei dagokienez, hiru lurraldeen tasek behera egiten jarraitzen dute.

Espainiako Karlos III.a institutuak egindako CombivacS ikerketatik atera dituzten ikasbideetako bat izan da; ez dute ikusi ondorio kaltegarriak handitzen direnik.

Osasun sailburuak adierazi du «erne» egongo direla datozen egunetako bilakaerari; dena dela, argitu du badela «esperantzarako arrazoirik». Osakidetzak aste honetan bukatu nahi du 60 urtetik gorako biztanleak txertatzen.

Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren koordinatzaileak atzo esan zuen "oso litekeena" dela laster maskara gutxiago erabili ahal izatea kanpoaldean.

Azken orduetan 3 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain: 2 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, eta 1 Ispasterren. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Gaur gaurkoz, Mutriku eta Lekeitio daude gune berdean. Lurraldeetako intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen dute.

Barikutik domekara bitartean [maiatzaren 14tik 16ra] 3 kasu erregistratu dituzte Ondarroan eta bat Markina-Xemeinen. Guztira, joan den aste osoan 15 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino bost kasu gutxiago. Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen du, eta intzidentzia tasa jaitsi egin da.

Kasu bakar hori Markina-Xemeinen erregistratu dute. Bestalde, intzidentzia tasa jaitsi eta gero, Mutriku gune berdean sartu da. Herri bakar baten ere ez da igo intzidentzia tasa. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoa ere eremu gorritik atera da; hiru lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.

Errepide nagusian 30ekoa da gehienezko abiadura, eta udaletxe, frontoi eta eskola inguruan 20koa. Kortazar auzotik errepide nagusirako tartean ezin dira ibilgailuak aparkatu.