Ispaster

Naturan Barrena (VII)

Udazkena dagoeneko

Euskal Herriko paisaia ikusgarriak, agerian daudenak eta ezkutuan egon nahi dutenak bildu ditu Paul Etxebarrietak, Road Bidea proiektuan. Orrialde honetan zentzumenak pizten dituzten argazki horietako batzuk bildu ditu HITZAk.

Paul Etxebarrieta
40. Urriko Azoka Nagusiaren aurkezpena, Ispasterren.

Berritasunekin dator 40. Urriko Azoka Nagusia

Urriaren 12an 10:00etatik 15:00etara egingo dute Markina-Xemeinen, eta gaur [irailak 26] egin dute aurkezpena Ispasterko kultur aretoan.

Bideak sarea, sareak lotura

Ondarearen Europako Jardunaldiek 200 ekitaldiz beteko dute Bizkaia, tartean Lea-Artibai. Berriatuan, Ispasterren, Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Ziortza Bolibarren egongo dira ekintzak aukeran.

Imanol Larrañagak eta Idoia Nogalesek irabazi dute 2024ko Ondarru-Lekitto lasterketa.

Imanol Larrañaga eta Idoia Nogales, txapeldun VIII. Ondarru-Lekitto lasterketan

Imanol Larrañaga azkoitiarra aurretik joan da lasterketa guztian, eta Karraspiora heltzerako alde nabarmena atera die denei. Idoia Nogales debarrak bigarren aldiz jarraian jantzi du txapela. Lea-Artibaiko onenak Zenabua Eiguren lekeitiarra eta Iker Ormaetxea ondarrutarra izan dira.

Ispasterko nekazal azoka 2024

Udazken giroa lagun, jende ugari batu da Ispasterko nekazal azokan

21 postu egon dira gaur [irailak 21] Ispasterren egin duten nekazal azokan. 11:00etatik 14:00etara herriko nahiz inguruetako jende ugari elkartu da herrian.

VI. Ondarru-Lekitto lasterketako podiuma.

Inoizko jende gehien batuko da VIII. Ondarru-Lekitto lasterketan

17:00etan hasiko da lasterketa Ondarroako Itsasaurre plazatik eta Lekeitioko Independentzia Plazan izango du helmuga.

Ekiola Lea-Artibai herri kooperatibaren obrekin hasiko dira.

Ekiola Lea-Artibai herri kooperatiba, lanekin hasteko prest

Gaur [irailak 19] Etxebarria, Markina-Xemein, Ondarroa, Berriatua eta Lekeitioko udal ordezkariak elkartu dira Ekiola Lea-Artibai proiektuaren obren nondik norakoak ezagutzeko.

Beste bost kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Atzo [maiatzak 12] Etxebarrian eta Markina-Xemeinen erregistratu zituzten kasuak; Etxebarrian 3 kasu erregistratu zituzten, eta 2 Markina-Xemeinen. Oro har, intzidentzia tasak mantendu edo jaitsi egin dira. Ondarroa gune horian sartu da. Lurraldeetako tasek ere beherantz egiten jarraitzen dute.

Beste hiru kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Azken orduetan Mendexan (2) eta Markina-Xemeinen (1) erregistratu dituzte kasuak. Mendexako tasa igo egin da, baina gainerako herrietan jaitsi edo mantendu egin da. Lurraldeei dagokienez, azken egunetako joera mantendu egiten da, eta tasek behera egiten jarraitzen dute.

Ispasterko frontoia

Ispasterko frontoiko kantxa entrenamenduetarako bakarrik dago erabilgarri

Udalaren webgunetik erreserbatu behar dira txandak. Udalak frontoiko kantxaren erabilerarako protokoloa egin du.

ispasterplaza

Ispasterko bost auzotan ezarri dute zuntz optikoa

Momentuz, Kurtxiaga, Arropain, Gardata, Artikas eta Eleizalde auzoetan dago sartuta zuntz optikoa, eta 2023rako auzo guztietara zabaltzea aurreikusi dute.

Arrantza dekretu berriaren aurkako protestak deitu dituzte

Zapatuan, 18:00etan hasita, protesta zaratatsuak egingo dituzte Euskal Herriko kirol portu guztietan.

Azken orduetan bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Etxebarrian eta Ondarroan kasu bana erregistratu dute; gainerako herrietan ez dute ezer atzeman. Ondarroako eta Mutrikuko intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietan mantendu egin da. Lurraldeei dagokienez, Bizkaia gune gorritik gune laranjara pasatu da.

Lekeitioko Amandarri, bigarren Euskadiko distantzia luzeko txapelketan

Zapatuan [maiatzak 8] Murgian lehiatu zen duatloian parte hartu zuten Amandarrikoek. Ioana Osa ondarrutarrak brontzezko domina irabazi du.

Azken egunetan zortzi kasu erregistratu dituzte

Martxoaren 26tik gune gorrian egon eta gero, Ondarroa gune laranjan sartu da; Lekeitio ere gune gorritik kanpo geratu da, baita Etxebarria ere, azken zazpi egunetan kasu bakarra erregistratu dutelako. Mendexako tasa igo egin da, kasuak erregistratu dituztelako. Hiru lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.

Gehiago