Ispaster

Lea-Artibai eta Mutrikuko 23.935 herritar daude botoa ematera deituta

Euskal Autonomia Erkidegoa mapa politiko berri baten aurrean egon daiteke. Datozen lau urteetan Eusko Legebiltzarrak edukiko duen morfologia politikoa erabakiko da domekan [apirilak 21].

Gontzal Mendibe Miguel
Ispaster mendi bizikleta zirkuitu

Ispasterrek mendi bizikletako Green Series txapelketako hirugarren proba hartuko du

Domekan [apirilak 21] maila desberdinetako 200 txirrindularik baino gehiagok parte hartuko dute.

Osasun etxeko hutsuneak salatzeko sinadura bilketa Lekeition.

1.300 sinadura bildu dituzte Lekeitioko osasun etxeko hutsuneak salatzeko

Herritar talde batek sinadura bilketak egin ditu sei egunetan. Apirilaren 18an elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan, Lekeitioko eskolapean.

Domekan egingo dute Markina-Xemeingo 58. ibilaldi neurtua

Ibilbide luzea eta laburra egongo dira aukeran. Izena eman behar den arren, doan izango da parte hartzea. Amaieran zozketa egingo dute.

EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du Lekeition. Argazkia: EH Bildu.

EH Bilduk "aldaketa garaia orain" dela aldarrikatu du Lekeition

Joan den domekan [apirilak 7] hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen EH Bilduk Lekeition. Datozen egunetan beste hainbat ekitaldi egingo dituzte eskualdean.

Erkiaga eta Uranga, Zumaian garaile

Zumaiako Masterra irabazi du ispastertarrak Unai Uranga zumaiarragaz bikote osatuta, Eñaut Urreisti eta Mikel Manzisidor mutrikuarrei irabazita: 15-9, 15-11.

BFAko diputatuek Lea-Artibai eskualdea bisitatu dute. Argazkia: Leartibai Fundazioa.

Eskualdeko alkateen arteko elkarlana goraipatu du Bizkaiko Foru Aldundiak

Sei foru diputaturekin bilera eduki dute eskualdeko alkateek garraioaren eta mugikortasunaren inguruan hitz egiteko. Horren ostean, eskualdeko hainbat toki esanguratsu bisitatu dituzte.

Eguaztenean AstraZeneca txertoa jartzeari berrekingo diote

Sendagaien Europako Agentziak tronbosien eta txertaketaren arteko harremana ukatu badu ere, onartu du "kasu oso arraroak" aztertu dituela: "Aztertuko dugu ea paziente horiek tronboak sorrarazten dituzten osasun baldintzak dituzten".

euskara

Hizkuntza ohiturei buruz hausnartzeko eskariagaz dator aurten Arnasa Gara kanpaina

Martxoaren 22tik maiatzaren 16ra egingo dute kanpaina. Astero bideo bat zabalduko dute, sare sozialetan eta ohiko mezularitza aplikazioetan. Kanpaina amaitzen denean, Uemako kide diren udalerrietan bideoak aurkeztu eta tailer moduko hausnarketa saioak egingo dituzte.

Beste zortzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Azken orduetan Ondarroan (5), Mutrikun (2) eta Lekeition (1) erregistratu dituzte kasuak. Horren ondorioz, Lekeitio eta Mutrikuko intzidentzia tasek gora egin dute. Neurriak zorroztearen aurka agertu da Urkullu, betiere orain indarrean daudenak "zorroztasunez" betetzen badira.

Bruselak prest dauka izurrialdiko turista txartela

Txertatzea ez da beharrezkoa izango agiria eskuratzeko, nahikoa izango da PCR bat. Zenbait gobernu eta eragile kexu dira: uste dute goizegi dela turismoari ateak irekitzeko.

Berria

Sendagaien Europako Agentziak berretsi du ez dagoela loturarik AstraZeneca eta odolbilduen artean

"Sinetsita gaude AstraZeneca txertoaren onurak gehiago direla haren arriskuak baino", adierazi du Emer Cooke Sendagaien Europako Agentziako zuzendariak agerraldi batean.

Edurne Begiristain (Berria)

Eguzkik eskatu du hondakin bilketarako kamioien estalkiak itxita eroateko

Estalkia zabalik eramaten duten kamioiak "konturatu barik" zamaren zati bat galtzen joaten direla esan du Eguzkik.

Zazpi kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Azken orduetan Ondarroan (3), Mutrikun (1), Markina-Xemeinen (1), Berriatuan (1) eta Amoroton (1) erregistratu dituzte kasuak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan intzidentzia tasa igoten ari den moduan, Lea-Artibai eta Mutrikun ere joera hori mantentzen da. Osasun sailburuak "joera aldaketaz" ohartarazi du.

Pfizer etxearen 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira Europako Batasunera uda aurretik

Akordioa sinatu dute Europako Batzordeak eta enpresa farmazeutiko horrek, eta hasieran adostu baino 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira uda aitzinetik Europako Batasunera.

Berria
Gehiago