Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Arrain Azoka Elkarteak lehenengoz aukeratu du aurton lehiaketa bitartez Arrain Azoka iragartzeko kartela, eta dagoeneko hartu du erabakia: Iñigo Bidetxea bermeotarrarena aukeratu dute. Lan irabazlea aukeratzerakoan honakoak izan dituzte kontuan: disei...

BERMEO// Erroxape Emakumeen Elkarteak hitzaldia antolatu du barikurako. Bakoitzak bere etxean eduki beharreko botika ontziaz ariko dira horretan. Mediku bat izango da gai horren inguruko azalpenak emango dituena. Erreten parkean Erroxapek dituen lokale...

Ondarroako inguruko paisaiak eta toki bereziak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Iaz egin modura, antolatzaileek 700 pertsona inguru batzea espero duteAurrera Mendi Taldeak eta Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, domekan bosgarrenez e...

Elkartasun eguna egingo dute domekan, Ziortza-Bolibarren. Goizean hasi eta eguerdira bitartean bilduko dira herritarrak jai giro berezian.10:30ak aldera elkartu eta mural tailerrean parte hartuko dute. Pilotalekuaren atzeko aldeko aparkalekuan izango d...

MENDEXA // Domekan Mendexa-Mendexa mendi irteera egingo dute Kuku-Habixa kultur elkarteak antolatuta. 08:30ak inguruan irtengo dira eleizaldeko taberna paretik. Hala ere, goiztiarrak ez diren herritarrek, 10:00ak aldera Iturreta auzoan bat egin dezaket...

Apirilaren 7az geroztik martxan dago Ispasterko udal gimnasioa. Interesa duten herritarrek udaletxean eman behar dute izena. Bertan bizilagun bakoitzari gimnasiora sartzeko giltz elektroniko bana ematen zaie. 07:00etatik 22:00ak arteko ordutegia dauka,...

Elexalde auzoko espaloia berritzen ari dira langileak Ibarrangelun egunotan. Elizaren aurreko aldeko aparkalekuaren parea egokitzen dabiltza, hain justu, aste honetan. Udalaren asmoa udaletxe parera bitarteko espaloi guztia aldatzea da.