Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Datorren astean deklaratu beharko dute Bilbon Ondarroako presoen senideek. Zitazioak eskuan eman dizkiete guardia zibilek. Hurrengo orduetan gehiago jaso daitezkeela uste duteAzken egunotan Guardia Zibila dozenaka euskal preso politikoren senideei deit...

Gure Esku Dagok deituta ekainaren 21ean hiriburuetan egingo den ekimen berezirako girotzen joateko, egun osoko jaialdia antolatu du apirilaren 25erako Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko Gure Esku Dagok. Ekainaren 21ean hiriburuetan egingo den hautset...

Arketa berriak jartzen dabiltza Lekeitioko Abaroa Etorbidean estolderia sistema hobetzeko, eta horretarako etorbideko bi guneetan lan egingo dute: lehena Abaroa etorbideak Zumatzeta kalearekin bat egiten duen tokitik Eskolapera arte, eta, ondoren, Esko...

Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok Aniceto Uribarri Gernika-Lumoko bizilaguna omendu du, azken horren ehungarren urtebetetzean. Hori egiteko, herriko Torrezuri egoitzara bertaratu da Gorroño. Plaka bat jaso du han Uribarrik, herriko alkatearen...

Bermeoko Irakurleen Txokoak ekimen berezia prestatu du hilabete honetarako. Hala, eguenean udal liburutegian bildu beharrean, zapaturako jarri dute hitzordua. Hain zuzen, Lekeitiora joango dira, han Miren Agur Meabe idazleagaz batzeko.Irakurleen Txokok...

BERMEO// Erroxape Emakumeen Elkarteak Bilboko Arte Ederren Museora joateko irteera antolatu du datorren zapaturako. Parte hartu gura dutenek Erroxaperen lokalean bertan eman beharko dute izena, 16:30etik aurrera.

Martxoaren 15ean hasi zuten hainbat moto gidarik Enduroko Euskadiko Txapelketa Zallan. Bikain hasi zuen denboraldia Munitibarko Iker Mintegiak, lehenengo egitea lortu baitzuen junior mailan.Joan den asteburuan bigarren proba izan zuten jokoan Elgoibarr...