
Herritarren mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatzea helburu, Bizkaibus zerbitzua hobetzeko proposamenak aurkezteko batu dira gaur [maiatzak 19] eskualdeko EH Bilduko ordezkariak. Herritarrek alegazioak egiteko epea zabalik izango dute barikura arte.

Bihar [maiatzak 19] aurkeztuko dute Ondarroan, 19:00etan, Kofradia Zaharrean.

Lea-Artibaiko eta Mutrikuko klubek maila ikusgarria eman dute Ondarroako uretan, eta hainbat Euskadiko bandera eskuratu dituzte.

25. Antxoa Eguna ospatzen dabiltza gaur [maiatzak 16] ondarrutarrak. Iker Badiola ikerlariak jaso du Zilarrezko Antxoa, eta esker hitzak bota ditu Kofradia Zaharreko balkoitik.

Langileek "hitzarmen duina" eskatu dute. Bi egunetako lanuzteen ondoren, maiatzaren 21ean greba egingo dute.

Iker Badiola Etxaburu ikerlari ondarrutarrak «hunkituta» jaso du Antxoa Egunean emango dioten aitortza; izan ere, zapatuan, Zilarrezko Antxoa jasoko du. Ondarroako Udalak ikerlariak isilean egindako lana bistaratu eta herriari erakutsi nahi izan dio, zientziaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratzeko.

Ondarrutarrek 25. Antxoa Eguna ospatuko dute zapatuan [maiatzak 16], eta udalak hainbat ekintza antolatu ditu herritarrek egunagaz gozatu dezaten. Aurten, Iker Badiola zientzialari eta ikerlariak jasoko du Zilarrezko Antxoa.

Maiatzaren 24an, film laburren saioa egongo da, eta maiatzaren 31n, 'Between goodbyes' film dokumentala.

Maiatzaren 22ra arte egongo da aukera play back lehiaketan izena emateko.

Murala margotzeko deialdi irekia egin dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek.

Ondarroan jokatu dute joan den domekan [maiatzak 10] Lur Gaineko Sokatira Txapelketa. Mutriku Sokatira Taldea Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri eta Akelarre taldeen aurka aritu zen norgehiagoka tiraketetan.

Kadeteen mailako jokalariak lehenengo mailatik Lehentasun mailara igo dira. Gazteen taldeak, berriz, Lehentasun Maila gaindiduta, Ohorezko Mailan lortu du lekua.

Lea Ibarreko Mankomunazgoak antolatuta, zapatuan [maiatzak 9] Gizaburuaga izan zen Lea Ibarreko umeen elkargunea. Besteren artean, jolasak, tailerrak eta Oier Magoaren ikuskizuna egon ziren: "Pozik gaude aurtengo jaiak eduki duen erantzunarekin".

Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, Akelarre eta Goiherri soka tira taldeak lehiatuko dira zapatuan.