Ziortza-Bolibar

COVID-19aren aurkako txertoa osasun etxeetan hartu ahalko dela iragarri du Sanchezek

Osasun Sistema Nazionaleko 13.000 puntutan banatuko dute txertoa. Kanpaina urtarrilean hastea espero du gobernuak.

Euskara, pandemiak eragindako kaltetuen tartean

Euskaltzaleen Topagunearen iritziz, pandemiak, batez ere, haur eta gazteen arloko euskararen "gabezia eta ahultasunak" azaleratu ditu. Erakunde askotan gaztelaniaz lan egiten dutela ere nabaritu dute.

Ondarroak eta Mutrikuk intzidentzia maila altua daukate

Azken egunetako joera ikusita, bi herri horietan ari dira positibo kasu berri gehien erregistratzen. Dena dela, azken 24 orduetan Lea-Artibain eta Mutrikun 19 kasu berri erregistratu dituzte, eta gehien Lekeition atzeman dituzte: Lekeitio (8), Ondarroa (7), Mutriku (3) eta Markina-Xemein (1). Iñigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu du Eguberriak desberdinak izango direla.

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak mantentzea erabaki du, "eraginkorrak izaten ari direlako"

Esan dute Batzorde Teknikoak babesten duen erabakia dela, eta horrek berresten duela hartutako neurriak "egokiak eta egoera epidemiologikoaren larritasunaren araberakoak" izan direla. Dekretua barikuan [azaroak 20] argitaratuko da, eta zapatuan [azaroak 21] sartuko da indarrean.

'Hondar Ahoak' telesaileko aktorea

Omar Diop: "Hizkuntza da biderik onena hemen integratzeko"

'Hondar Ahoak' teleisailean agertzen da astero Omar Diop 24 urteko gazte berriatuarra. Senegaletik heldu, eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan hasi zen euskara ikasten. AEKn ere aritu zen.

Errigoraren azken kanpainaren emaitza, inoizko emankorrena

Udazkeneko kanpainan inoizkorik ekarpen handiena batu dute euskalgintzarako: 302.000 euro. Ekarpenen horren zati handiena eskatu diren 16.000tik gora saskien balioaren %25ari dagokio.

Lea-Artibai eta Mutrikun 11 herri batzorde ari dira lanean

Ehunka batzorde antolatu dira Euskal Herri osoan Euskaraldari bultzada emateko. Era askotako ekimenak antolatu dituzte milaka lagunek ariketan parte hartzeko.

Indarkeria jarreren prebentzioaz jarduteko tertulia antolatu dute

Berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko gizartearen alde daukan konpromisoagaz jarraituz, emakumeen aurkako indarkeria jarreren prebentzioa eta horren inguruko sentsibilizazioa helburu izango duen kafe tertulia antolatu du Lekeit...

E.M.U.

Horma jausi da Arretxinaga bidean

Markina-Xemeingo Arretxinaga Etorbideko 5. atariko aurrealdeko horma zatia erori zen atzo goizean. Laugarren solairuko balkoiaren gaineko estaldura eta apaingarria apurtu ziren 10:00ak aldera, eraikinak aurreko aldean duen plazara. Ez zen zauriturik eg...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Fabrikazio gehigarriaren azokan

Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak aste honetan BECen ospatu den ADDIT3D fabrikazio gehigarria eta 3D teknologiaren azokan parte hartu du. Estreinako, erakusleku propioa eduki dute, eta beste enpresa batzuentzako propio egindako garapenak ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Ikasleek jaten dutenaren kalitatea «nabarmen hobetu» du Allendek

«Bertakoa eta osasuntsua» den jantoki berria martxan jarri zutenetik urtebete igaro denean, bultzatzaileak zoriondu eta lanean jarraitzeko asmoa erakutsi duteUrtebete igaro da Allende Salazarren «bertakoa eta osasuntsua» den jantoki berria martxan ...

Izaro Mendieta

Bilborako Bizkaibusa ordu erdiro jartzeko eskaera ezeztatu dute

Bermeotik Bilbora Sollubetik doan Bizkaibuseko A3527 lineak ordu erdiro zerbitzua eskaintzeko eskaera egin zion Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailari, eta udaleko arduradunek adierazi dutenez, ezezko erantzuna jaso dute, Bermeok dagoe...

Olaia Zabalondo

36. Umeen Euskal Jaia ospatuko dute domekan, Mutrikun

36. Umeen Euskal Jaia ospatuko dute domekan, Mutrikun, egun osoan. Jaia Gure Ametsa dantza taldeak eta Mutrikuko Udalak antolatuta egingo da.10:30ean jarri dute ordua. Albokako parkean batuko dira dantza talde guztiak ordu horretan. Parte hartuko duten...

M.S.

San Antonio jaiak ospatuko dituzte martitzenean, Abiñan

Ekaina hasteagaz batera, herrietako jaiak ere gerturatzen doaz. Sanjoanen eta sanpedroen aurretik, Busturialdean, sanantonioak izango dira ospatzen lehenengotakoak. Hala, Sukarrietako Udalak egun osoko egitaraua prestatu du datorren martitzenerako.Meza...

O.Z.
Gehiago