
Aurreko aginduan eskolak 14 egunerako etengo zituztela adierazi zuten hezkuntza agintariek. Gaurkoan, berriz, "beste abisu bat eman arte" luzatu dute itxialdia. Osasun agintariek emaniko aholkuei zorrotz jarraitzeko eskatu du Hezkuntza Sailak.

Koronabirusagaz kutsatutako gaixoekin eta berrogeialdian dauden pazienteekin kontaktuan egon diren hondakinak edukiontzi grisera bota behar dira. Traste zaharrak ere ez dituztela batuko esan dute.

Euskal preso politikoei gutunak bidaltzeko eskatu du Sarek. "Bisitarik ez dautenez, telefono dei apurrak baino ez dituzte eta kanpokoek egin ahal ditugun keinuen artean, idaztea izan liteke modu eraginkorrena, komunikazioa bermatu eta lotura hori eten ez dadin".

Dekretu oso zorrotza dagoela martxan gogora ekarri du Ertzaintzak, eta ondo betetzea denon esku dagoela adierazi dute.

Emakume bat hilda aurkitu zuten atzo [martxoak 16] goizean Soraluzeko (Gipuzkoa) etxe baten, eta semea atxilotu zuen Ertzaintzak ama hil izana leporatuta.

Koronabirusa egiten ari den kaltearen aurkako neurri ekonomikoak hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek. Eudelek zerga eta tasen ordainketa atzeratzeko eskatu die udalei. Autonomoen PFEZen ordainketa zatikatuen ordainketa ere eten egin dute.

20 erakundek baino gehiagok presazko neurriak eskatu dizkiote Barne Ministerioari eta Espetxe Erakundeei, eta Sarek bat egin du eskaeragaz. Besteak beste, larriki gaixorik dauden presoek eta adinekoek etxean egon beharko luketela diote, espetxeetako higiene-baldintza eta osasun-zaintzako baldintza eskasei, koronabirusaren larritasuna eta batu zaielako.

Mutrikuko Jauja Eskubaloi taldearen 30. urteurrenaren harira abenduaren 3an egitekoa den bazkarirako txartelak salgai ipiniko dituzte asteburuan Beheko Plazan.Gaur 18:30etik 20:00etara eta bihar 12:30etik 14:00etara bitartean edukiko dute herritarrek t...

Mutrikukoa proiektura gehitzen den hirugarren udala da. Udal hornikuntzetako komunak beharra dutenen eskuragarri ipintzea onartu du udalbatzak, aho batezCrohn gaitza edo hesteetako hantura duten pertsonek sarri komun baten beharra izaten dute itxarotek...


Mutrikuko Udalak, EMAk eta Mutrikuko beste zenbait elkartek Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan, autodefentsa feminista ikastaroa egingo da bihar, Mutrikuko EMA gunean.Saioak 10:00etati...

Mende laurdena bete du Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak, eta, urte osoan, urteurren hori gogoan izateko jarduerak antolatu dituzte. Zapatu honetan familientzako tailerra egingo dute.Hogeita bost urte, mende laurden bete du Gernika-Lumoko Euskal Her...

ERRUGBIA // Gernika Rugby Taldeko neskak eta Ohorezko Mailako taldeak etxean dute asteburuko partidua. Nesken kasuan Getxo RT izango dute aurrez aurre, domekan, 12:00etan. Senior mailako mutilek zapatuan jokatuko dute, Ampo Ordiziaren kontra, 16:00etat...

Ondarroako Kresala kultur elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekintzen baitan, domekan bertsoa saioa egingo da Ondarroako Udal Erakusketa aretoan, 13:00etan. Iratxe Ibarra eta Sebastian Lizaso bertsolariekin batera ariko dira Eñaut Lertxundi eta Iña...

Untza bakarreko aldeagaz, Markina-Xemeingo Patxua Tabernak irabazi ditu Etxebarriko zaldi probak. 63 untza egitea lortu zuen Patxua Tabernako zaldiak domekako proban, ordura arte Mungiako Taberna Goietak zeukan 62 untzako marka gaindituta. Horrela, zal...