Ziortza-Bolibar

60 urteko bidea omentzeko Kulturaren Jaialdia

60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia plazaratu dituzte, Landakon. Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo dute aurtengo ekitaldia. Azokak lelo bakarra edukiko du aurrerantzean: Kulturaren Jaialdia. Palestinako genozidioa «presente» egongo da aurten. Iratxe Reparazek sortu du azokaren 60. aldiaren iruditegia.

Lekitto Bedarrak antolatutako bermikonpost tailerra

Ekintza txikiek duten garrantzia azpimarratuko du Asteklimak

Banakako eta taldeko ekintzen bitartez trantsizio energetikoa eta klima aldaketa publiko guztietara hurbiltzeko tailerrak eta sentsibilizazio ekimenak egingo dituzte bihar [urriak 17] hasi eta urriaren 26 [domeka] bitartean, Lea-Artibaiko hainbat herritan.

Ekologistek "ondo" baloratu dute Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza kanpaina bertan behera uztea

Eguzkik eta Mutriku Natur Taldeak «ondo» baloratu dute Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza kapaina bertan behera uztea. Arartekoaren ebazpena «erabakigarria» izan dela adierazi dute.

Gernika Palestina

"Palestina libre izateko eskubidea errespetatzen dela bermatu behar du munduak"

Genozidioa ez dela amaitu salatu dute ehunka herritarrek, Gernika Palestinak deitutako mobilizazioetan, eta Palestina babestu behar dela azpimarratu dute.

“Elkartasun internazionalista ariketa erraldoia”

Hego Euskal Herriko sindikatuek Palestinaren aldeko elkartasun eguna dute gaur [urriak 15]. Gernika-Palestina elkarteak 19:30erako elkarretaratzeak deitu ditu udaletxe aurrean.

Erredakzioa
Lea Artibai mankomunitateko ordezkariak

Europako arauetara egokitzeko, hondakin sistema berrituko dute

Hilabete amaierara arte informazio puntuak jarriko dituzte Lea-Artibai Mankomunitateko herrietan. Azaldu dute araudietara heltzeko “modu bakarra” direla hondakinak biltzeko eta garraiatzeko sisteman egokitzapenak egitea.

Ziortza-Bolibarko EH Bilduk “herritarren alde” egingo du lan

Andoni Lariz Bustindui da alkategaia: “Arreta berezia ipiniko dugu jendeari entzuten eta pertsonen beharrizanak non dauden ulertzen, pertsonez osatutako herria garelako”.

Ziortza-Bolibarko EH Bilduk bi hitzordu zehaztu ditu aste honetarako

Maiatzeko udal hauteskundeen harira, herri programa osatzeko bilera irekia eta zerrendaren aurkezpena egingo ditu.

Hondakinei buruzko argazki lehiaketa abiarazi dute Lea Ibarran

Martxoaren 24a da Lea Ibarreko herriek antolatutako lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal ditu.

Artibai ibilbidearen proiektua aurkeztu dute Turismoaren Euskal Agentzian

Udaletako eta Leartibai Fundazioko ordezkariak Goyo Zurro Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendariarekin batu dira.

Zabalik dago udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko epea

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak (Salto!) ekainaren 26tik uztailaren 4ra egingo dira, eta aurten ere ibiltaria izango dela aurreratu du Uemak.

Leartibai Fundazioak Udalsarea 2030 oroigarria jaso du

Saria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena sailak eman du. "Sare honen bitartez elkarlanean jarraituko dugu tokian tokiko jasangarritasuna sustatzen".

Lea-Artibaiko Itaiak zapatuko mobilizazioetara deitzeko deia egin du

Donostian, Bilbon eta Iruñean egingo dituzte mobilizazioak, zapatuan [otsailak 25].

Bizkaia Eskola Kirola aplikazioa sortu dute

Hasiera batean, aplikazioa lehiaketa-jardueretan parte hartzen duten Bizkaiko 38.000 eskola-kirolarien senideei eta jarraitzaileei zuzenduta dagoela esan dute.

Gehiago