
San joan jaietako ospakizunez beteta egon dira Lea-Artibaiko herri eta auzoak. Aulesti, Ziortza Bolibar, Amallo eta Gorozikan giro āparegabeaā egon da egun hauetan.

Ziortza-bolibartarrak jai giro bete-betean sartzeko puntuan daude: gaurtik martitzenera arte San Joan jaiak ospatuko dituzte. Txarra atzean utzi, eta onari etorrera egiteko prest daude herritarrak.

Joan den barikuan [ekainak 14] Markina-Xemeingo Berritze Gunean hamazazpi enpresaren lan eskaintzak egon ziren; 75 pertsona inguru bertaratu ziren.

Lea Artibai Ikastetxeko ikasle talde batek irabazi du lehiaketa. Ondarroan arrantzak urte askotan zehar izan duen garrantzia lantzeagaz batera, turrunak izan duen eragina ere erakutsi dute bideoan.Ā

Osasun arloko langileek elkarretaratzeak egin dituzte gaur [ekainak 17], Gernikako Ospitaleko larrialdi zerbitzuek duten erizainen eta erizain laguntzaileen eskasia salatzeko.

Konpost eguna antolatu zuen atzo [ekainak 14] Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Ondarroako Udalarekin batera. 150 ikasle inguru hurbildu ziren.

Lekeitioko Tximista Atletismo taldeak hirugarren postua lortu du; Lea-Artibaiko hainbat atleta dabiltzan Durango Kirol Taldeak, berriz, txapela eskuratu du.

Oxfordeko Unibertsitateak eta AstraZeneca enpresak sortutako txertoak %79ko eraginkortasun maila du COVID-19aren sintomak prebenitzeko, eta ospitalizazioa eragiten duten sintomarik larrienei aurre egiteko, berriz, %100eko babesa ematen du.

Eguenetik domekara bitartean Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehienak (8); Markina-Xemeinen (4), Lekeition (1), Mutrikun (1) eta Aulestin (1) ere erregistratu dituzte. Joan den aste osoan 35 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 11 kasu gehiago, eta duela hiru aste baino bat gehiago.

Sendagaien Europako Agentziak tronbosien eta txertaketaren arteko harremana ukatu badu ere, onartu du "kasu oso arraroak" aztertu dituela: "Aztertuko dugu ea paziente horiek tronboak sorrarazten dituzten osasun baldintzak dituzten".

Martxoaren 22tik maiatzaren 16ra egingo dute kanpaina. Astero bideo bat zabalduko dute, sare sozialetan eta ohiko mezularitza aplikazioetan. Kanpaina amaitzen denean, Uemako kide diren udalerrietan bideoak aurkeztu eta tailer moduko hausnarketa saioak egingo dituzte.

Azken orduetan Ondarroan (5), Mutrikun (2) eta Lekeition (1) erregistratu dituzte kasuak. Horren ondorioz, Lekeitio eta Mutrikuko intzidentzia tasek gora egin dute. Neurriak zorroztearen aurka agertu da Urkullu, betiere orain indarrean daudenak "zorroztasunez" betetzen badira.

Txertatzea ez da beharrezkoa izango agiria eskuratzeko, nahikoa izango da PCR bat. Zenbait gobernu eta eragile kexu dira: uste dute goizegi dela turismoari ateak irekitzeko.

"Sinetsita gaude AstraZeneca txertoaren onurak gehiago direla haren arriskuak baino", adierazi du Emer Cooke Sendagaien Europako Agentziako zuzendariak agerraldi batean.

Estalkia zabalik eramaten duten kamioiak "konturatu barik" zamaren zati bat galtzen joaten direla esan du Eguzkik.